lunes, 6 de mayo de 2013

Txapela Buruan 4



    10. EGUNA -Otsailaren 17a                   



08:35ak dira eta Budapesten gaude. Bua zelako gau luzea izan genuen trenean literetan lo egiten! Hasieran hotz gero bero, zurrungak, gaztai usaina…Baina tira, eguna hasteko txapaldun guztiek hartu beharko zuketen gosaria jan dugu. Amerikanoak bezala baikon eta arrautzak, kafea, tea eta tortillatxo batzuk.

PREZIOAK
Te 310Ft 0,93€
Kafe 360Ft 1,08€
Omelette (gazta, txanpi) 870Ft 2,61€
Arrautzak bakon 770Ft 2,31€

Tripak beteta Budapesteko geltoki ikusgarritik 2 gauez gure etxea izango zen Caterina Hostelera abiatzen gara. Kaleetan barrena kostatu zaigu etxea topatzea, baina azkenean topatu dugu. Hostela Budapesteko eraikuntza zahar eta historiko batean dagoen txikia zen, baina guretzako gela erraldoi bat eman digute sukalde, bainu eta guzti. Eskerrik asko!

Check in
Per pertson/ per night + breakfast 10,75€
Total 43€

Motxilak utzi ta Xabier gure anfitrioiarekin geratzen gara. Xabierrek Budapest hiriko zenbait eraikuntza historiko erakutsi eta beraien berri eman digu. Lehenik Parlamentua, bua! Hori bai parlamentu handia benetan! Hungaria osoa sartu litzateke bertan eta oraindik guretzako lekua ere egon zitekeen. Oso oso polita benetan!


 Xabierrekin Budapesten

 Xabierrekin Budapesten


Jarraian Parlamentuaren atzetik Danubio ibaia ikusi dugu. Oso ibai zabala Buda eta Pest banatu eta aldi berean batzen dituen ibaia da. Bilboko Ria bezain garbia noski. Diferentzia bakarra bertatik uretako autobus bat barku bat balitz bezala igarotzen dela da. Bai bai, AUTOBUS ANFIBIOA lehorrean zein uretan ibil daitekeena…harrituta geratu gara!


Irati eta Maitane Danubion

AUTOBUS ANFIBIOA




Errekaren alde batean Judutarrei eginiko zapaten monumentua ikusi dugu. Bertan estilo eta taila guztietako zapatak daude bertan hil zituzten Judutarrak omentzeko.

Bertan judutar bi lotzen zituzten, batari tiroa eman eta biak urtera jauzten ziren
bigarrena, itota hiltzen zan.


Pest alde batera utzi eta Budarantza abiatzen gara. Hiriak zubi asko ditu Buda eta Pest lotzen dituztenak eta horietatik famatuena Kateen zubia da. Bertatik igaro gara gu Budara igotzeko hartu behar genuen teleferikoa hartzeko.










Teleferikoa Budara joateko:

                                      PREZIOAK
                              Per pertson 1000Ft 3€

Budan bertan gaztelua ikusi dugu. Zortea izan dugu eta gaztelua babesten edo zaintzen dituzte zaindarien guardia aldaketa ikusteko aukera izan dugu. Zelako lan aspergarria benetan! Egun osoa tente eta aurrerantz begiratzen mugitu edo beste ezer egin gabe. Pf! Guk hau ez genuke aguantatuko, meritua zuten.



Budako Gaztelua

Gaztelura sartzen gara eta une barregarria eduki dugu. Bakarrik argazkiak ikusi behar dituzue kriston barreak botatzeko: Maitane erregina eta Ieneko erregea, kar kar kar!



Ieneko eta Maitane  Gazteluan

Orduak aurrera zihoazen eta noski gure hamaiketako ordua zaindu beharra zegoen beraz, supermerkatu batean gailetak, patatak eta ura erosten ditugu.

                                  PREZIOAK
                             Lays 249Ft 0,75€
                        Gominolak 449Ft 1,35€
                  Gaietak 269Ft + 335Ft 0,80€+1€





Baina gu aseezinak garenez, Xabik Hungriako dultze tipiko bat probatzera animatu gaitu. Mmm ze gosoa zegoen Kürtöskalács-a.

                          Kürtöskalács 1000Ft 3€

Paseoa jarraitzen dugu eta harrituta geratzen gara hemendik ikusten diren bistekin. Argazki pilo bat ateratzen ditugu.


Budapest






Bisitaren ostean, Pest-era jeisten gara Xabik bere etxera jatera gonbidatzen gaituelako. Bere etxerako bidean merkatu batekin egiten dugu topo eta bertan bururako masajeak ematen dituen katxarro horretako bat erosten dugu; pasada bat! Gero bai, edari batzuk erosi eta Xabiren etxera joaten gara bazkaltzera. Zelako bazkaria prestatu digun bere bikoteak! Krepak, pasta… eta gero menutik aparte siestatxo edo relax momentua ere eskaini digu ESKERRIK ASKO Eszter eta Xabi!

PREZIOAK
Birra 200Ft 0,60€

Arratsaldean Balneariora joaten gara Széchenyi Gyógyfürdöi izenekoara. Horretarako Metroa hartzen dugu.

PREZIOAK
Metro ticketa 350Ft 1,05€
Spa sarrera 4000Ft 12€

Izugarrizko bainuetxea da. Gu kanpoan hartzen dugu bainua 37 graduko piztina batean, ze gustura kalean tenmometroa ez da 0 gradutara heltzen. Bertan ordu batzuk erlaxatzen igaro ditugu afaltzeko ordua iritsi denera arte.





Afaltzeko metro bidez, Szimpla Kertera joatea erabakitzen dugu. Szimpla garaje antzeko batean kokatzen da eta barruan dagoen guztia kaleko objektuez egina dago. Hainbat sala ditu goian eta behean erretzeko txokoekin. Oso leku bitxia benetan. Gu goiko pisuan izan gara afaltzen. Hanburgesa erraldoiak ateratzen dizkigute oso goxo daude! Paretetan jendeak beraien firma uzten zuten eta permanente bat geneukala aprobetxatuz Txapela Buruan-eko sinadura bat utzi dugu.

Txapela Buruan Szimplan


PREZIOAK
Entsalada 880Ft 2,64€
Hanburgesa 1200Ft 3,60€
Heineken, ura 350Ft 1,05€

Afaldu ostean Taxia hartzen dugu hostelera eta haur txikitxo batzuen antzera loak hartzen dugu.

Gabon Budapest!


11. EGUNA -Otsailaren 18a


Beste egun berri bat! Esnatu eta hostelean gosaltzen dugu. Eguna ondo hasteko rantxerak abesten ditugu eta apur bat dantza egiten dugu ere bai! Yija!





Motxilak prestatu eta han utziko ditugu egunean zehar.

PREZIOAK
Luggage (per motxila) 300Ft 0,90€

Egun hau erosketa edo errekauak egiteko eguna izango dela erabakitzen dugu. Lehenik arropa zikinak arropak garbitzeko garbiketa dendara eramaten ditugu.

PREZIOAK
Bulto bi 5340Ft 16,02€

Arropak hor uzten ditugu labadora barruan bueltaka eta errekadu batzuk egiten ditugu. Lehenik bidaian zehar erositako hainbat postalentzako zigilua erostera joaten gara eta bide batez postalak posta ontzian botatzen ditugu.

Postalak bidali 975Ft 2,92€

Postalak bidali ostean Budapesteko merkatura joatea pentsatzen dugu eta bertan Xabierrekin geratu bainuetxerako utzi zizkigun bainujantziak bueltatzeko. Merkatura joateko Metroa hartzen dugu. Metro estaziotik merkatura bidean hippy denda bat ikusi eta bertara sartzen gara kotilleatzera. Pultsera batzuk erostea erabakitzen dugu denontzako.

Metro 350Ft 1,05€
Denda hippy
Pultserak 390Ft 1,17€

Merkatu aurrean geundela, Hungriako telebistako reportero batzuk ikusi ditugu eta beraiengana hurbildu gara. Elkarrizketa ta dana egiten digute! Badirudi Budapesten ere ospetsuak garela, kar kar kar. Momentazo bat izan da!




Budapesteko Merkatua



Merkatuan era guztietako postuak ikusi ditugu, Fruta, haragia, pastelak… Guk pastel bat erosi dugu, Hungriako pastel tipiko bat eta harategi edo txarkuterian saltxitxon Hungaro bat ere erosi dugu.

Pastel tipiko bat 520Ft 1,56€


Budapesteko Merkatuan


Pastela jan eta gero Budapesteko kaleetan barrena abiatzen gara jatetxe baten bila. Bila genbiltzanean bat batean Ice Bar bat ikusi dugu. Bi aldiz pentsatu gabe bertara sartzea erabaki dugu.

Ice Barrerako sarrera 2 Non-alcoholic edariekin
990Ft 2,97€


Sarreran pontxo batzuk eman dizkigute hotza ez pasatzeko eta barruan edari batzuk eskaini digute. Leku bitxia benetan. Hotz asko egiten du barruan eta ez dugu asko iraun.



Ice Bar Budapesten

























Bazkaldu ostean, Arroparen bila joaten gara. Bertako andreak arropak txukun txukun doblatu dizkigu. Hura bai jatorra!

Arropak batu eta gero Hostelera joaten gara motxilak batzera eta alboan supermerkatu bat zegoela aprobetxatuz afaria eta hurrengo egunerako janaria erosten dugu merke-merke!

Supermerkatu erdi erosi ostean tren geltokira Joan ginen Züricherako trena hartzera. Züricherako trena gaueko trena da, hau da, bertan lo egingo dugu literetan. Baina, gau luzea gogoz hartzeko kafetxo bat hartzen dugu geltokian.

Gaueko trenaren erreserba:
Per pertson 21,90€

Baina lehen kafetxo bat geltokiko kafetegian.

PREZIOAK
Kafe 340Ft 1,02€
Te 310Ft 0,93€


Agur Budapest! Hurren arte!



12. EGUNA -Otsailaren 19a


07:20 Zürichera heldu gara. Eguna ondo hasi dugu trenean. Goizaldean polizia etorri zaigu pasaporteak eskatzera, baina poliziak esnatu eta gero gosaria eman digute. Detaile bat izan da. Presaka bajatu gara trenetik eta geltokiko kafetegian bigarren gosaria jan dugu trenekoa gutxiegi baitzen gu bezalako txapeldunentzat.
Gosaldu: Bluebeerry Kafetegian

PREZIOAK
Kafelate 4,5CHF 3,69€
Kaputxinoa 4,5CHF 3,69€

Prezioak Suizan oso altuak dira eta horretan konturatzen gara lehenengo momentutik. Zürich-en Bernarako trena hartzen dugu.
Bernara heltzean kaleetan barrena gure Hostela aurkitzen dugu motxilak utzi eta turisteoa hasi dugu.

Lehenengo Berna hiria bere osotasunean ikusteko menditxo batean dagoen miradore batera joan gara.

Berna

 Berna



Miradorera iristen gara eta zelako bistak!! Teilatu guztiak elurtuta daude eta etxe guztiak estilo antzekoak dira. Miradorean denbora nahikotxo egoten gara hiriaren bistak zoragarriak direlako.













Ondoren, erdigunera jaitsi gara zerbait jatera. Erdigunean biolinak egiten dituen gizon baten dendan izan gara eta nola egiten dituen erakutsi digu eta noski, biolontzeloa jotzeko eskatu diogu eta halaxe izan da. Oso tipo jatorra da eta oso ondo jotzen du.
Bazkaltzeko ekonomikoena bokata batzuk jatea dela ikusi dugu prezioak Suizan oso garestiak direlako. Plaza batean jesarri eta on egin!

Janaria: Hollyfood
Bokata oilaskoa 9CHF 7,38€
Bokata gazta 8CHF 6,56€
Edariak 2CHF 1,64€


Tripa bete eta gero, Berna ezagutu dugu. Hiriko kaletxoetatik ibili gara Bernako monumentu esanguratsuenak ikusten. Famatuena bernako erlojua da. Oso polita. Puntuetan kanpai bereziak jotzen ditu eta erlojutik panpinatxo batzuk irteten dira.

























                                                                   Bernako Erlojua


Gero, merkatu batekin egin dugu topo. Bertan, artisauek eginiko produktuak ikusi ditugu. Erosketatxo batzuk egin ditugu. Merkatuen geundela, Lo sabe no lo sabe programa etorri zaigu burura eta Suitzarrek Euskal Herria non zegoen ba ahal zekiten galdetu dugu. Beraz, bi aldiz pentsatu gabe jendeari galdetzen hasi gara eta apustuak egiten jakin edo ez zuen jakingo esanez. Gehienek bazekiten non gauden! a zelako poza eman digu gutaz jakiteak!

Galdeketan indarra galdu dugunez Goihaitz-ek Bernako gaztetxera eraman digu bera bertan egon baita. Oso polita da gaztetxea, baina zoritxarrez ez digute grabatzen utzi…Baina, guk hala eta guzti ere, zertxobait hartu dugu bertan.

Bernako Gaztetxea


Sous le Pont Gaztetxea
PREZIOAK
Garagardo 6,50CHF/5,80CHF 5,33€/4,76€


Egun osoa ibiltzen pasa ostean, Hostelera habiatzen gara; Budapesten erosi genuen zertxobait afaldu eta lotara joan gara.

Shweizer Jugendherbergen (Youth Hostel)
Per night/per pertson 35CHF 28,7€


Gabon Berna!



13. EGUNA -Otsailaren 20a

Goiz esnatzen gara egun hau luzea izango delako. Ongi gosaldu eta tren geltokira joaten gara Interlakenera joateko.
Lehenengo Thun-nerako trena hartzen dugu. 17 minuturen buruan bagaude Thunen. Hor heldu zaigu sorpresa. Irati itsas bidaitxo bat prestatu du lakuetatik BUALA! Ze ideia ona!!!
Barkura igon aurretik zertxobait pikatu dugu mareorik egon ez dadin.

Supermerkatu batean (Coop) erosketak batzuk egiten ditugu
PREZIOAK
Patatak Lays 6,85CHF 5,62€
Gaileta Oreo 2,75CHF 2,25€
Gaileta tipikoak 2,35CHF 1,93€

11ak eta 40an barkura igoten gara. InterRail pasearekin %50 beherapena daukagu a ze sortea!!

PREZIOAK
THUN- INTERLAKEN (Schiff-etik) 42CHF baina pasearekin 21CHF (17,22€)

Zelako ideia ona izan duen Iratik! Bista paregabeak daude barkutik. Laku ertzetan Heidi marrazki bizidunetako etxetxoak nonahi daude…pasada bat!

Thun - Interlaken Barkua



Barkuan gure ondoan bi neska Txinatar ezagutu ditugu. Ze potxolak ziren! Beraiekin hitz egiten hasi gara eta jator jatorrak ziren! Gurekin argazki batzuk atera dituzte eta guk noski, txapel bana oparitu diegu!



  

Geroago, barkuko kapitaina ezagutzeko aukera izan dugu. Kapitainak bere kabinara sartzen utzi digu eta berarekin hizketan ibili gara. Kapitainak aurten jubilatzen zela esan digu. Guk halako lana izango bagenu ez ginateke inoiz jubilatuko!

Azkenean heltzen gara Internakenera. Noski, txokolatea nonahi dago eta guk tentazioa ezin izan dugu eutsi eta denda batera sartu eta txokolate tabletatxo bat erosi dugu denentzako.

Läderach chocolatier suisse.
PREZIOAK
Tableta bat 2,50CHF 2,05€

Interlakenetik bueltaxo bat eman dugu eta elur asko zegoenez elurretako panpina bat egin dugu. Panpinari Ibai Mendiko poltsa eta gidariaren txapela jarri diogu. Beste txapeldun bat zirudien! 


Interlaken

Panpina egin dugun parkean parapentea egiten zeuden eta momentu batez parapentea egitera animatu gara. Bertako monitore batzuei galdetu diegu ea zenbat irauten duen eta zenbat balio duen. Bertakoek ezan digute eguraldi exkaxa zegoela eta ezin zutela ziurtatu zenbat denbora iraungo zuen jaitsierak. Guk prisa geneukan zeren, ordu gutxi barru tren bat hartu behar genuen alpeetatik barrena. Beraz, gure artean hitz egin ondoren erabaki genuen hobe zela trena hartzea. Ze pena! Beste batean bai egingo dugula!

Azkenean trenari buruz turismo bulego batean informazioa bilatu dugu eta “Golden Train” hartzea gomendatu digute. Trena aukeratu dugu eta konturatu garenerako berandutu egin zaigu! Trenean “por los pelos” esaten den bezala igo gara, lehenik eta behin bazkaria erosi behar izan genuelako:

Coop
PREZIOAK
Patatak 4,25CHF 3,48€
Zumua 3,50CHF 2,87€

Brunos Pizzerian
Pizza Margherita 13CHF 10,66€
Pizza marisko 18CHF 14,76€
Pizza Mamma Mia 19CHF 15,58€

Golden Line trenean bistaz gozatzen dugu. InterRail pasearekin doanik da.


Golden Train


Zelako bidaia polita! Trenak goiko sabaian kristala zuen alpeetako paisaiaz hobeto gozatzeko. Trenetik dena elurtuta ikusten zen, Alpeko eski estazioak eta herritxo txikiak egurrezko etxetxoekin pelikula batean geundela zirudien.

Spiez-era heltzerakoan kafetxo bat hartu dugu; bertatik Lausannerako trena hartu dugu jarraian.

PREZIOAK
Kafe 3,80CHF 3,11€
Jogurta 0,90CHF 0,74€

Egun luzea izan da baina azkenean Lausannera heltzen gara. Lausannera heldu bai, baina Hostela aurkitzea ez da lan erraza izan. Zenbait pertsonei galdetu eta gero eta gora eta behera ibili ostean Hostelera heltzen gara.

PREZIOAK
Per night/per pertson izara gabe 36,4CHF 29,85€
TOTALA 291,2CHF 238,78€

Gure sorpresarako Hostelak Lausannen garraio publikoa erabiltzeko bono bat eman digute, eta eskerrak Laussaneko garraio publikoa oso garestia da eta!
Eguna bukatzeko, Hostelean afaldu dugu eta ostean, Monopolyan ibiltzen gara.

Gabon Lausanne!



14. EGUNA -Otsailaren 21a


Atzoko eguna ezin hobea izan zen. Jadanik 14.egunera heldu gara eta gure indarrak ehuneko ehunean ez bazeauden ere, gosari goxoaren ostean prest geunden Itsasorekin geratzeko eta Lausanne bizitatzeko! Berarekin 10:00etan geratzen gara Unibertsitatean.

Lehenik eta behin McCafean gosaltzen dugu.

PREZIOAK
Chocolat Viennois 2,70CHF 2,21€
Capuccino 3,50CHF 2,87€
Espresso 2,50CHF 2,05€
Croissant 1,20CHF 0,98€

Metroz joan gara unibertsitatera. Laussane hiriak aldapa asko ditu eta horretarako metro sistema oso ona daukate.

Itsasok Lausanneko unibertsitatea erakutsi digu berak bertan ikasten baitu. Unibertsitateko eraikin esanguratsuenetariko batera eraman gaitu: Rolex eraikina. Eraikin bitxia hortan liburutegia dago. 

Lausanneko unibertsitatea






Lausanneko Unibertsitatean Itsasorekin










Oso eraikin modernoa da eta gainera, bertan ikasleek badaukate toki bat puff-ekin siesta botatzeko. Oso ideia ona!! Ea gure Unibertsitateek ideia hau hartzen duten!

Unibertsitatetik bueltatxo bat eman ondoren, erdigunera eraman gaitu Itsasok. Bertan Katedrala ikustera joan gara, bertatik Lausanne guztia ikusten da:

Lausanneko Katedralan

Katedraleko sarreran Niko izeneko Lausandar bat ezagutu dugu. Bera artista da. Kalean egiten ditu bere ikuskizunak eta urte asko Latino Amerikan kale antzerkia egiten igaro zituela kontatzen digu. Tipo jatorra iruditu zaigu eta zergatik ez, gurekin bazkaltzera gonbidatzen dugu.

Laussanen Nikorekin



PREZIOAK
Hanburgesa 17CHF / 19CHF 13,94€/15,58€
Plater bat 19,50CHF 15,99€
Ura 4CHF 3,28€
CocaCola 6,50CHF 5,33€
Kafe 4,50CHF 3,69€
The 3,50CHF 2,87€


Bazkaldu ostean bueltatxo bat eman dugu Nikorekin. Nikok bere kale ikuskizuna ikustera gonbidatu digu eta halaxe egin dugu. Artista hutsa da! Ordainetan, gure txapela oparitu diogu.
Jarraian txokolatea erosi dugu. Nola ez, Suitzako txokolate famatua probatu beharra dago!!

Hortik Ouchy portura jaitsi gara (metroz).

Ouchy portutik Alemania eta Frantzia ikus daitezke. Eguraldi kaxkarra dago eta ezin izan dugu paisaia bere osotasunean ikusi. Bertan Ieneko ahateei jaten ematen ibili da, baten batek koska egin dio antza…Ziur merezia izan dela!

Hortik Ouchy portua. Laussanne


Haize zakarra zebilen portuan eta taberna batera zerbait hartzera joatea erabaki dugu.

Kofee break
PREZIOAK
Espresso 3,70CHF 3,03€
Chocolat Chaud 4,10CHF 3,36€



Zerbait hartu ostean, Itsasori agur esan diogu. Eskerrik asko Itsaso!

Agur esan eta gero, erosketa batzuk egin ditugu eta Hostelera joan gara afaltzera.

COOP PREZIOAK
Arrautzak 4,95CHF 4,06€
Patatak 1,75CHF 1,43€
Olioa 2,95CHF 2,42€
Tomate saltsa 2,95CHF 2,42€
Zumua 1,80CHF 1,48€
Gailetak 3,50CHF 2,87€


Izugarrizko afaria prestatu dugu: Patata tortilla, pasta eta sopa gorputzak berotzeko!! Eskerrik beroenak sukaldariei!



15.EGUNA -Otsailaren 22a


Etxera itzultzeko eguna! 15 egun Europatik zehar ibili ostean heldu zaigu eguna trenei agur esateko. Egun luzea geneukan aurretik. Horregatik goizean goiz altxatu motxilak bete eta Lausanneri agur esan diogu.
Etxerako buelta gogorra geneukan aurretik. Lau tren gutxienez hartu ditugu gora eta behera ibili gara. Abiadura handiko trena hartzea pentsatuta geneukan baina prezioak oso garestiak zirenez, tren normaletan egin dugu dena.

                                  Tren suplemental

                                 Geneve Lyon 13€
                              Lyon Montpellier 36€

Bueltan, Burdeos-en egin genuen geldialdia eta bertan zerbait bazkaltzeko aprobetxatu dugu.

Bazkaria:
 Le Manel Pizzeria
PREZIOAK
Pizza Fromages 9€
Pizza Royale 7,50€
Kebab platerra 9€
Brotxetak 9€
Omelette 7€
CocaCola 2€

Kafetxo bat geltokian: Paul
PREZIOAK
CafeCream 1,50€
1the 2,50€
Txokolatea 2,80€


Etxera goaz, seguruenik denbora luzean ez dugu elkar ikusiko herri ezberdinetakoak baikara, baina 15 egun hauetan bizitako esperientzia guztiak (onak/txarrak) gurekin eramango ditugu gure bizitza osoan zehar eta ziur ez garela bizitakoaz inoiz ahaztuko.

Gure eskerrik beroenak Pausa-ri. Martxel, Zigor, Hodei eta Maite. Zuek ez dituzue ezagutzen baina guk bai. Beraiek esperientzia onen parte izan dira eta hamabost egun hauetan asko konpartitu eta bizi izan dugu denok. Eskerrak, gugan konfiantza jarri izana, gugatik apustu egin izana, gu aguantatu izana eta momentu on guztiengatik!

 ESKERRIK ASKO BENETAN!


Gure eskerrik beroenak ere Kutxabank-i. Beraiek gabe gure bidaia ez zen posible izango. Eskerrak beraiek proiektu honetan jarritako konfiantzari eta batez ere BBKko Mariari eta Iratxeri.

Eskerrik asko baita ere IBAIMENDI.COMeri eta TrangoWorlderi utzitako ekipo guztiagatik eta jasotako tratu ezinhobeagatik, zuek barik.... hotza ez genuke hain ondo pasako!

Eta noski gure irakurle eta ikusle guztiei ere eskerrik asko!
Badakizue! 

TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN!

LASTERARTE!


Maitane, Ieneko, Goiaitz eta Irati