7.
EGUNA -Otsailaren 14a
Hasten
dugu Poloniarako bidaia, goizean goiz esnatu gara Poznanerako trena
hartzera, gosaldu gabe denboraz larri bait gabiltza. Hala ere
geltokian kafe expres bat hartzen dugu, azkar azkar edateko.
Trena
goizeko 06.37 iristen da eta jada erreserba egina geneukanez ez dugu
inongo arazorik izaten (erreserba egiteak 4 euro kostatu zaigu).
Trenean denbora gehiena lo goaz, atzoko eguna
neketsua izan zen eta ez dugu lo askorik egin.
![]() |
Trenean lo |
Hala
ere, noizbehinka begiak irekitzerakoan, Poloniako landa zabal
elurtuak ikus ditzakegu. Nabari da miseria handia dagoela nekazal
eremuetan, bidean goazela ez baitugu inongo hirixka edota
industriarik ikusi.
Eta
azkenean 12ak aldera Poznan Glownyra ailegatzen gara, eta hau bai
sorpresa! Bi neska gure zain daude ikurriña eskuan dutelarik: Alicja
eta Anna. Bi neska hauek euskaraz primeran mintzatzen dira eta esan
digutenez beste bi anfitrioi ere etortzekoak dira Weronika eta Txemo
hauek ere euskaraz dakite. Izugarrizko poza ematen du Polonian
jaiotako zenbait gaztek euskaraz hitz egiten jakitea. Esan digutenez,
haiek filologia bat ikasten ari dira eta horrek atzerriko hizkuntza
bat ikasteko aukera ematen die, eta beraiek nola ez, euskara aukeratu
zuten. Baina nola da posible, unibertsitateko klaseekin soilik hain
ondo hitz egitea? Ba esan digute oso gustuko dutela Euskal Herria
eta askotan egon direla bertan barnetegi edota etxe batean mintza
praktika egiten. Hondarribin, Arrasaten eta Zornotzan esaterako.
Ezer
baino lehen motxilak uztea erabakitzen dugu geltokiko armairuan.
kostatzen du-, baina ezin
ditugu ahaztu eskularru, txano eta berokiak, izugarrizko hotza baitago kanpoan! Dena elurtua dago! Baina kanpora irten baino lehen
dirua ateratzea erabaki dugu hemen euroak ez baitute balio eta agian
gosea sartuko zaigu bidean (1 euro = 4zł). 500 zł aterako ditugu
124,08€ direla, nahikoa eta soberan gaurko.
Takilla handi batek 14zł (3,50€)
Ateratzen
garenean nabari da garatzen ari den herrialde bat dela. Bizi kalitate ona daukate, eta ez dago ia langabezirik! Etorkizuna duen herrialdea dela ikusten da!
![]() |
Ieneko Posnanian |
![]() |
Maitane eta Irati Posnanian |
Tren
geltokitik atera eta, unibertsitate aldera jo dugu. Azaldu digute
bertako unibertsitatea oso zaharra dela, eta hau duen arkitektura
historikoan nabari daiteke. Horrez gain esan digute, Polonian
ikasleak oso mimatuak dituztela, badakite haiek direla etorkizuna eta
Poloniak behar beharrezkoak dituela prestakuntza handiko gazteak,
horregatik ez dute ezer ordaintzen unibertsitatea eta izugarrizko
laguntzak dituzte eguneroko bizitzan. Barrura sartu gara eta oso giro
ona nabari da, instalazioak txukun daude eta jende ugari.
Unibertsitatea
atzean utzi eta aurrera goaz, baina bidean gosea sartu zaigu eta
hamaiketakoa egitea erabaki dugu pasteleria batean:
Opil
normala 1,50zł (0,38€)
Gazta
tarta mermeladarekin 2,30zł (0,58€)
Pizza
txiki bat 3,20zł (0,80€)
Ura 3,50zł
(0,88€)
Parke ugari ikus ditzakegu hirian, denak
elurtuak noski, eta parke hauetan orokorrean estatua edo monumentuak
egoten dira, gehienetan hiriko edota Poloniako pertsonai
garrantzitsuenekin.
![]() |
Posnaniako Plaza Nagusia |
![]() |
Posnanian |
![]() |
Goihaitz eta Txemo Posnaniako Plazan |
![]() |
Posnanian |
Plazara
iritsi orduko, mutil bat ikusi dugu larrosa batekin guregana
hurbiltzen. Ondoren konturatu gara Weronikaren mutila zela eta gaur
San Valentin eguna dela. Asko bizitzen omen dute Polonian kontu hau,
postu asko ikusi ditugu bonboiak eta larrosak saltzen.
![]() |
Weronika eta Andrzej plazan |
Ondoren
kalean zeuden batzueri gitarra eskatu diote eta abesti bat kantatu
digute (neska abeslaria baita) lehengo euskaraz eta ondoren
Polonieraz.
![]() |
Posnanian abesten |
12etan
puntuan elizaren puntan egurrezko bi ahuntz agertzen dira eta
musikarekin batera elkarren artean borrokan hasten dira.
![]() |
Posnania |
![]() |
Ieneko Posnanian |
Hau
ikusi eta gero neskek, Alicjak lan egiten duen akademiara eraman
digute, bertan emakume batek Poloniarra ikasteko klaseak emango
baitizkigu. Egia esan nahiko zaila egin zaigu ikastea, baina azkenean
geratu gara zenbait zenbaki, janari tipiko eta ohikoenak diren
esaldiekin. Horrez gain, bertako pasta tipiko batzuk eman dizkigute
dastatzeko.
Orain,
korrika tren geltokira goaz zeren 14.30etan ateratzen da gure trena
eta lehenago motxilak hartu eta janaria erosi behar dugu. Ahalik eta
azkarren egiteko hiriko tranbia hartu dugu Glownyra, 2,80zł (0,70€)
balio du eta geltokiaren parean dagoen kioskoan erosi daiteke.
Geltokira iritsi eta erosketak egin ditugu bazkaltzeko eta baita
afaltzeko ere:
Supermerkatuan
PREZIOAK
Lays
patatak 3,99zł (1€)
Mandarinak 5,82zł
(1,45€)
Embutido
(gazta, urdaiazpiko...) 16,17zł (4,04€)
Platanoak 4,80zł (1,20€)
URA 0,59 (0,14€)
Kebab
Durum 10zł/12zł (2,50€/3€)
KFC
Oilasko
hegal frijituak 8,82zł (2,20€)
Patata
frijituak 9,03zł (2,26€)
Mini
Twisters 3zł (0,75€)
Longer 3,20zł (0,80€)
Soda/Ura 2,99zł (0,75€)
Palac Kultury i Nauki
16,8Zł (4,20€) ordaindu ditugu guztira, bakoitzak
5,60Zł (1,40€)
Trenera
igotzen gara (14:30etan) nahiko justu eta tren guztia beteta dago, ez
dugu aurkitzen lekurik denentzat eta oso nerbioso jartzen gara.
Azkenean ikusten dugu 6 pertsonako bagoi batean emakume bat dagoela
bakarrik eta keinuen bidez (emakume honek Polakoz eta Errusieraz
besterik ez baitu hitz egiten) lortzen dugu emakumea bagoiez aldatzea
eta exerlekuak libre uztea. Baina ondoren bigarren arazoa dator,
badirudi tren honetan joatea ez dela interrail pasean sartzen eta IC
denez suplementoa ordaindu behar dugula. Horrez gain, isun bat
ordaindu behar dugu estazioan ez erosteagatik.
Isuna
(“trenean ordaintzeko tarifa”) 6zł (1,50€)
Suplemento
(bakoitzeko) 3,5zł (0,88€)
Hurrengo
geltokia Varsovia da. 17:45ean iristen gara. Heldu orduko ikusten
dugu zerbait gertatzera doala tren geltoki barrenean, zeren kamara
eta kazetari pila bat daude bertan, jende multzo handi batekin
batera. Galdetzera jaitsi gara eta dirudienez, gaurkoan mundun osoan
protestak egiten ari dira bortxaketen aurka eta orokorrean emakumeen
eskubideen alde. Emakume batekin hitz egin dugu eta esan digute urte
osoan emakume asko izaten direla jazarriak eta horren aurrean 2 BILLION RISING ekintzarekin aurka egingo diogula. Lehenengo antzerki antzeko bat egin dute emakume bat jipoitzen irudikatuz eta ondoren
denok elkarrekin FLASHMOB bat egin dugu aurrean zeuden dantzariei
jarraituz. Jendea gogotsu zegon, eta antza denez oso gustura geratu
dira emaitzekin. Guk nola ez, parte hartu dugu kanpaina honetan.
Ondoren
Metropol Hotela bilatzera goaz. Varsoviak gauez izugarrizko hiria
ematen du, dimentsio ikaragarriko “raskazieloak” daude, dena
argiz beterik, izugarrizko panel publizitarioak ikus ditzakegu
eraikinen fatxadetan edota goikaldean. Zientzi eta kulturaren
jauregian bihotz bat marrazten dute argiek. Harrigarria da.
![]() |
Irati eta Maitane Varsovian |
![]() |
Varsovia |
Aipatzeko
da ere, ez daudela zebra pasabiderik, oinezkoek lurrazpitik egiten
baitute ibilbide guztia (guk ez genekigunez erokeria bat egin dugu,
baina ez da berriro errepikatuko susto ederra hartu baitugu eta kar
kar kar) Azkenean aurkitu dugu hotela, geltokitik oso hurbil, bi gau
pasako ditugu hemen.
Check
In
Logela
+ Gosaria (gau/bakoitzeko) 118zł (29,35€)
Total
(4ok) 944zł (234,35€)
Berez
Landerren etxera joan behar genuen grabatzera baina berandu egin
zaigunez berarekin hitz egin dugu kamara gabe geratzeko. Eta
hotelean siestatxo bat bota ondoren zerbait afaltzera joaten gara 10
minutura dagoen jatetxe batera. Baina jende gehiegi dago eta esan
digute itxaroteko pixka bat. Orduan ondoan dagoen “cafe” moderno
batera joan gara, nahiko bitxia da: liburu ugari ditu bertan irakurri
ahal izateko eta nabari da bertara jende kultua joaten dela. Zerbait
hartzen dugu bertan.
PREZIOAK
Paulaner 11zł (2,75€)
Laranjazko
zumua 15zł (3,75€)
Jada
badaukagu lekua eta barrenera joango gara afaltzera. Bukatu
eta gero hoteleruntz joan gara, Landerri agur esan ondoren. Eta
pentsatu dugu hotelaren ondoan zegoen pub batean zerbait hartzea eta
bertan geratu gara gerriak mugitzen denboraldi batez, ohera joan
aurretik!
Gabon Varsovia! ;)
Bihar egun luzea dugu eta.
![]() |
Varsovia |
8.
EGUNA -Otsailaren 15a-
Esnatu
eta gosari itzela dugu jantokian, denetarik aurki dezakegu bertan:
tortilla, hirugiharra, zuku ezberdinak, fruta... Zaila da horrenbeste
janari artean zerbait hautatzea. Azkenean, bapo jan ondoren prestatu
ta Landerrekin geratzen gara.
Egiten
dugun lehenengo gauza: Palac Kultury i Nauki, Kultura eta Zientzaren
Palaziora joatea da, Landerrek dioenez, hau da Varsoviako eraikinik
garrantzitsuena eta hemendik hasiko dugu ibilbidea, goitikan hiriaren
panoramika itzelaz goza dezakegu eta.
14Zł (3,50€) balio du
sarrerak, baina guk ikasle txartela dugunez 10zł (2,50€) ordaindu
ditugu.
Palac Kultury i Nauki |
Iritsi gara gora, eta hemendik hiri osoa ikus daiteke. Egia esan
nahiko nabaritzen da zein den berriki eraikia izan den gunea eta alde
zaharra. Gure inguruan izugarrizko “raskazieloak” daude, eta
inguruko eraikin guztiak publizitatez josita. Atzo iritsi ginanean,
argia besterik ez genuen ikusten txoko guztietan, orain publizitate
panelak ikus ditzazkegu non nahi. Pertsonalki, ez du oso polita
ematen hiriak, baina beno, ez gaitezen utzi lehen impresioarengandik
konbentzitzen. Egia esan, hona gora igotzea gomendagarria da, hiriko
eraikin altuena denez ez baitugu hemen baino bista ederragorik
aurkituko.
Palac Kultury i Nauki
Eraikinaren
azpian, izotz pista bat aurki dezakegu eta bi aldiz pentsatu gabe,
bertara goaz!
eta beno, txikia den arren entretenitzeko aukera
ematen du, pena da eztela iñor erori baina merezi izan du kar kar
kar. Denborarik ez daukagunez korrika aldatu eta jada hiria
bizitatzen hasiko gara.
Izotz Pistan |
![]() |
Izotz Pistan |
Nowy
Swyat kalean sartzen gara, hau hiriko kale printzipala da eta
bertatik hasiko gara paseatzen. Hiriaren arkitektura, oso polita da
eta oso zaindua dago. Egia esan ez da harritzekoa etxeak berri berriak
egotea, antza denez, berreraikiak izan baitziren gerra ondoren.
![]() |
Nowy
Swyat kalea
|
![]() |
Irati eta Maitane Nowy
Swyat kalean
|
Aurrera
jarraitu eta Copernicoren estatua aurrera iristen gara, baina jakin
nahi dugu ea ze urtetan jaio zen eta kaleko jendeari galdetzea
erabakitzen dugu. Saiakera asko egin ondoren esaten diguten ze
urtetan jaio zen, baina asko kostatu zaigu, dirudienez hemengo jendea
oso itxia da eta asko ez dira ezta geratu gure galdera zein zen
jakiteko. Gazteak irekiagoak dira baina hala ere, zaila da hemen
lagunak egitea kar kar kar.
![]() |
Copernico |
Aurrera
jarraituta, eliza bat aurkitzen dugu eta oso kuxkuxeroak garenez,
barrena sartzen gara. Eliza txiki eta xumea da, baina bertako
dekorazioak asko harritzen gaitu, kolore eta forma ugariz apaindurik
dago.
![]() |
Varsoviako eliza |
Baina
ez garenez oso elizkoiak, eta batez ere gosea dakagunez, Ander eta
Nerearen bila joan eta segituan bazkaltzera abiatuko gara. Gure bi
anfitrioi berriekin unibertsitateko atean elkartzen gara, bertan
sinadura bilketa bat egiten ari dira larruzko jantzien aurka eta
animaliek sufritzen dituzten torturak plazaratzen, honekin gobernuari
hau ekidin dezala eskatzen diote. Guk gure atxikimendua helarazi
diegu.
![]() |
Varsoviako Unibertsitatea |
Eta
orain azkenean, bazkaltzera. Bazkaria oso leku tipikoan egiten dugu
Restauracja Zapiecek, hona sartu eta jantzi tradizionalez jantzitako
emakumeek egiten digute harrera. Beheko solairura jetsi eta Pierogi
gozoak eskatzen ditugu, hau Poloniako jaki tipikoenetako bat da,
“rabioli” jaki italiarraren antzekoak eta gauza desberdin asko
eduki ditzazkete barnean, guk denetatik pixka bat dastatzeko,
nahasketa bat eskatu dugu. Oso onak daude eta ez dirudien arren asko
betetzen dute.
PREZIOAK
Pierogi
3,49zł (0,87€)
2,59zł (0,65€)
2,69zł (0,67€)
Cocacola 5,99zł (1,50€)
Ogia 1,98zł (0,50€)
Pitxerra
bat (3l) garagardo 46,99zł (11,75€)
Restauracja Zapiecek |
Bukatu
eta aurrera jarraituko dugu, Lander badoa, baina berriz ikusiko gara
21etan elkarrekin afaltzeko.
Nerea
eta Anderrekin bisitarekin jararituz Alde Zaharrera heltzen gara.
Iluntzen ari du jada, azkar ibili beharko dugu zeren bestela ez
dugu ezer ere ikusiko! Lehenik eta behin gazteluaren plaza ikusiko
dugu , bertan, plaza garrantzitsu bat dago eta bertatik Praga auzoa
ikus daiteke (auzorik pobreena), baita Eurokoparako eginiko estadioa
ere.
![]() |
Varsovia. Alde Zaharra |
![]() |
Varsovia. Alde Zaharra |
![]() |
Aurrera
jarraituko dugu, kaletxo estuetatik. Arkitektura oso polita da,
fantasiazko ipun batean egongo bagina bezala da, oso ederra. Hiria
berreraikitzerakoan asko zaindu zuten arkitektura eta hau nabari
daiteke, izan ere ikusgai dago hiria bonbardeatu baino lehenagoko
argazki bat, eta detaile txikiak kenduta berdin berdina da.
Varsovia
Azkenean
plaza zentralera iristen gara, erdian sirenatxo bat dago, hiriaren
sinboloa eta Ander eta Nereak honi buruz dauden kondairak kontatzen
dizkigute.
Varsovia. Plaza Zentral |
Varsovia. Plaza Zentral |
Orain
hotz handia egiten duenez, zerbait hartzera joango gara auzo berrira,
Marie Curieren museoa dagoen lekura, izan ere pertsonai famatu hau
Varsoviako auzo honetan jaio zen.
PASIEKA
kafetegian hot chocolate hartzen dugu.
CafeLate 10zł (2,50€)
Goraca
Czekolada (Txokolate bero) 12zł (3€)

Pasieka Kafetegia
Bueltatxo
bat eman ondoren alde zaharretik, tranbia hartzera joango gara,
hotelera joan eta afaldu aurretik deskantxo bat egiteko.
Ikasleentzako
ticketa 1,70zł (0,43€)
Hotelera
iritsi eta deskantsatu egingo dugu 21ak arte eta ondoren gure
anfitrioiekin geratu gara, agurtu eta afari bikaina egiteko.
Restauracja Szwejkara joango gara.
Restaurante
hau, Chekiar jatorrikoa da, barnekaldea oso ondo dekoraturik dago
tradizional erara eta musikoak ditu izugarrizko giroa jartzen
dutenak. 9ak dira eta ate aurrean gaude, gaur ere jendez
gainezka dago restaurantea baina erreserba egin genuenez, ez dugu
itxaron behar.
Aipatzeko
da hemen aukera badagoela erretzeko baina bereizita daude bi lekuak:
erretzaileak eta ez erretzaileak. Landerrek esan digunez haiek
bientzat hartzen dute plater tipiko bat eta guk kasu egin eta 5
hartu ditugu danontzat. Baina ekarri dutenean lehen platera harrituak
geratu gara, izugarrizkon janari pilla ekarri digute. Hauetako plater
bakoitzak osagai hauek ditu: Mota desberdinetako haragiak (saltxitxa,
saiheskia,
gibela...) bai egosiak eta baita erreak, arroza, erremolatxa, aza eta
patatak. Ezin izan dugu dena bukatu, gehiegi zen guretzat, baina oso
gustora geratu gara.
Szwejka jatetxea
PREZIOAK
Plater
berezia 29,90zł (7,45€)
CocaCola 5zł (1,25€)
Pitxerra bat Garagardo
Tyskie 15zł (3,75€)
Oso
giro onean gabiltza denok, konfiantza handia egin baitugu ,
anfitrioi ezin hobeak izan dira. Afaria ere ezin hobea, ezin kexatu.


![]() |
Szwejka jatetxean |
Orain
sobremesa egiten ari gara eta horrez gain lagun berriak ere egin
ditugu. Gure ondoan afaltzen zebiltza Poloniar gizon koadrila bat
galdezka etorri zaigu ea, zer ari ginen grabatzen, zertarako, nungoak
ginen... Eta hizketan egon ondoren kantu kantari aritu gara, egia
esan haiek ooooooooso mozkorrak zeuden, horrek bultzatu du giroa
berotu eta denok abestera. Lehenengo haiek hasi dira Polonieraz
kantatzen eta ondoren guk jarraitu diegu. Kanta ta dantza, berandu
egin zaigu eta gogoratu gara bihar goizeko 5etan hotela utzi behar
dugula eta iada 1ak direla. Beraz korrika eta presaka hotelera goaz.
Gure anfitrioiak agurtu eta ondo jarraitu dezaten desio diegu. Ondo
izan eta hurren arte!
PREZIOAK
Plater
berezia 29,90zł (7,45€)
CocaCola 5zł (1,25€)
Pitxerra bat Garagardo
Tyskie 15zł (3,75€)
Gabon Varsovia!
9.
EGUNA -Otsailaren 16a
Madrugon,
goizeko 5etan esnatzen gara eta hotelekoek gosaria prestatua
digute eramateko. Segidan geltokira joaten gara trena hartzera.
Denbora dugunez kafe bero bat hartuko dugu hemen egiten duen hotzari
aurre egiteko.
PREZIOAK
Kafelate 9,90zł (2,48€)
Txokolatea
10,50zł (2,62€)
Muffin
bat 7,90zł (1,98€)
5ak
eta 35ean Krakoviarako trena hartzen dugu. Hemen aurkitzen dugu
denentzako lekua eta gauzak utzi eta eroso jarri ondoren lo egingo
dugu pixkatxo bat.
![]() |
Goihaitz, Maitane eta Irati trenean |
Trena
atzerapenarekin dabil eta 9etan heldu ordez 11etan heltzen gara
Krakoviara. Honek gure plan guztiak aldatzen dizkigu zeren orain 2
ordu gutxiago edukiko ditugu Krakovia bisitatzeko. Beraz azkar ibili
beharko dugu, geltokian motxilak utzi eta azkar azkar Christianengana
joango gara, gure zain dagoen txoferra, Auswitze – Birkenau museora
eramateko.
PREZIOAK
Armairua 17zł (4,25€)
Furgoneta
alkilatzea: 400zł (100€)
12etarako
Auschwitzean gaude, eta gure gidaria nahiko urduri dago denbora asko
egon baita guri itxaroten. Gidariak, gazteleraz azalduko digu
Auswitzen gertatutako sarraskia. Esan digu berez 5 ordu izan ohi dela
bisita, baina 3 ordutara ahal duela murriztu, oinarrizko informazioa
soilik emanez. Guk nahiago dugu motzena, horrela denbora gehiago
izango dugu Krakovia bisitatzeko.
Harrigarria
da denbora pasatzen den einean, gida honek kontatzen dizkigun
historio latzak. Benetan gizakiaren aurkako eraso bortitza izan zen
Auswitzekoa eta tamalez gaur egun ere aurrera darrai. Bistaratzen ari
garena, munduko kontzentrazio esparrurik handiena da, baina esan
digutenez hemen lana ere egiten zuten; haiek eraiki baitzuten barruan
zeuden eraikin eta harresi guztiak. Eraikinen barnean erahilak izan
ziren pertsonen pertenentziak, zapatak, ilea.... aurki dezakegu.
Baita haiei buruzko istorioak ere. Oso latza da barrenean ikus
dezakeguna. Eta bertako historiak negar egiteko gogoa ematen dute,
baina egia esan oso zaila da idatziz azaltzea ikusi genuena,
lehenengo pertsonan bizi behar da esperientzia, benetan guk
ikusitakoa kontatu ahal izateko.
PREZIOAK
Bisita
bukatuta Christianek berriro Krakoviara eramaten gaitu. 16:30ak dira jada eta gose gara. Gazteluaren ondoan uzten gaitu eta alboan dagoen
Pod Wawelem restaurantera joateko gomendioa egiten digu.
Oooso
leku txukuna da eta 16.30ak izan arren jendez gainezka dago, izan
ere, Polonian ez dago jateko ordu zehatzik jendea lana bukatzen
duenean joaten da bazkaltzera eta horren ondorioz beti gainezka
daude.
Sartu
eta oso leku bitxia iruditu zaigu, eta lekurik ez dagonez gela pribatu
batean jarri digute , famatuak izango bagina bezala jajaja. Apainketa
oso landua dauka, jendea pisatzeko baskula bat, tradizionalez
jantzitako langileak, komunak ere antzinako kutsua dute.... Oso
tradizionala ematen du.
PREZIOAK
Rosołek
z makaronem (fideo zopa) 6,00 zł (1,50€)
Beef
argentinarra 41,90zł (10,48€)
Oilaskoa
patatak, entsaladarekin 19,90zł (4,98€)
Eskalopea 19,90zł (4,98€)
Cocacola,
ura, birra 5zł (1,25€)
Kafe,
te 6zł (1,50€)

Pod Wawelem Restaurant
Izugarrizko
bazkaria eduki dugu, eta elkarrizketa oso interesgarri baten ondoren
erabaki dugu hiria bisitatu beharra daukagula, 18ak dira eta oraindik
ez dugu Krakovia ikusi. Prestatu eta korrika bagoaz.
Lehenik
eta behin gaztelua ikustera joan gara baina, arazo batekin aurkitu
gara: katedrala eta gaztelua babesten dituen harresia itxita dago,
beraz ikusi gabe geratu gara. Hurrengo baterako badakigu ilundu
bezain pronto itxi egiten dutela.
Beraz
aurrera jarraitu dugu alde zaharreruntz, egia esan Krakovia gauez
ikusteak xarma ikaragarria du, oso polita da, arkitektura ederra
dauka. Nabari da hau zela erdi aroan monarkiaren bizileku eta
urteetan zehar ez duela aldaketa handirik pairatu, antzinako
arkitektura mantentzen baita. Shopping pixka bat egin dugu bertatik:
postal batzuk, vodka botilatxo batzuk (Nereak esan zigunez zapore
desberdinetako Vodkak daude eta lagunei eramateko egokiak dira)...
Turistentzat prestatuak dauden mila dendetatik pasa gara ala ere
betiko legez, gehienetan ez dugu ezer erosi. Eta azkenean plaza
zentralera iritsi gara, oso ederra da, eraikin ugariz betea. Erdi
erdian “Cloth Hall” izeneko eraikina dago eta beheko solairuan
merkatu bat irekitzen da souvenirrekin baina hauetako ia guztiak
eskuz eginak izaten dira. Oso gauza politak aurki ditzazkegu bertan
egurrezko kutxatxoak, ambarrez eginiko belarritakoak,
panpintxoak.....benetan merezi du hau ikusteak.
PREZIOAK
Postalak 4zł (1€)
Ondoren
kaleetatik paseatzea erabaki dugu, eta halako batean txokolategi bat
ikusi dugu. Bi solairu ditu, eta bietan txokolatea nola egiten duten
ikus daiteke, fabrika txiki baten antzekoa da. Horrez gain, denda ere
badauka eta zerbait hartzeko eserlekuak. Tipoa oso jatorra da, badaki
pixka bat italianoz eta ondo ulertu gara berarekin. Txokolate bat
hartu dugu eta mmmmmmmmmmm izugarria! Txikia izan arren, benetan
merezi du dastatzeak, ez da batere likidoa baina bikaina dago.
PREZIOAK
Txokolate
likidoa 10zł (2,50€)

Krakovia
Orain
katedrala ikusi (puntuan bi aker ateratzen omen dira, Poznanen
antzera) eta tren alderuntz goaz. Bidean geratuko gara dendatxo
batean afaltzeko janaria erostera.
PREZIOAK
Ogi
barra txikia 1,50zł (0,38€)
Ura 2,20zł (0,55€)
Patatak 2,90zł+1,50zł (0,73€+0,38€)
Aurrera
goazela erdi aroko bastioi bat ikusten dugu, defentsarako erabiltzen
zena eta horren ondoan teatro nazionala. Iada iritsi gara tren
geltokira eta kanpoan izotz pista bat dago, begira geratzen gara,
kriston giroa dago, jende pila bat eta musikaz girotua. Ikusten
geratzen gara pixka bat denbora eginez eta bagoaz!
Geltokian
birra bat hartzen dugu, andena bilatzen dugu, motxilak hartu ta
trenera han gaua pasatuko dugu ta.
PREZIOAK
Gaueko
trenaren erreserba 17,40€ couchette per pertson
22.11an
trenean gaude. Nahiko ondo dago, gainera 6 oheko logela da eta 4
gara, beraz lasai egingo dugu lo. Ez dugu inoiz horrelako tren batean
lo egin bidai osoan, eta uste genuena baino hobeto dago, gauez egiten
duzu bidaia eta esnatzen zarenerako jada iritsi zara. Bihar beste baten
txanda izango da! Gabon Polonia! Budapest itxaroten gaitu eta!