lunes, 29 de abril de 2013

Txapela Buruan 3



                                                          

7. EGUNA -Otsailaren 14a 

Hasten dugu Poloniarako bidaia, goizean goiz esnatu gara Poznanerako trena hartzera, gosaldu gabe denboraz larri bait gabiltza. Hala ere geltokian kafe expres bat hartzen dugu, azkar azkar edateko.
Trena goizeko 06.37 iristen da eta jada erreserba egina geneukanez ez dugu inongo arazorik izaten (erreserba egiteak 4 euro kostatu zaigu). Trenean denbora gehiena lo goaz,  atzoko eguna neketsua izan zen eta ez dugu lo askorik egin.

Trenean lo

Hala ere, noizbehinka begiak irekitzerakoan, Poloniako landa zabal elurtuak ikus ditzakegu. Nabari da miseria handia dagoela nekazal eremuetan, bidean goazela ez baitugu inongo hirixka edota industriarik ikusi.

Eta azkenean 12ak aldera Poznan Glownyra ailegatzen gara, eta hau bai sorpresa! Bi neska gure zain daude ikurriña eskuan dutelarik: Alicja eta Anna. Bi neska hauek euskaraz primeran mintzatzen dira eta esan digutenez beste bi anfitrioi ere etortzekoak dira Weronika eta Txemo hauek ere euskaraz dakite. Izugarrizko poza ematen du Polonian jaiotako zenbait gaztek euskaraz hitz egiten jakitea. Esan digutenez, haiek filologia bat ikasten ari dira eta horrek atzerriko hizkuntza bat ikasteko aukera ematen die, eta beraiek nola ez, euskara aukeratu zuten. Baina nola da posible, unibertsitateko klaseekin soilik hain ondo hitz egitea? Ba esan digute oso gustuko dutela Euskal Herria eta askotan egon direla bertan barnetegi edota etxe batean mintza praktika egiten. Hondarribin, Arrasaten eta Zornotzan esaterako.

Ezer baino lehen motxilak uztea erabakitzen dugu geltokiko armairuan.

Takilla handi batek 14zł (3,50€)

kostatzen du-, baina ezin ditugu ahaztu eskularru, txano eta berokiak, izugarrizko hotza baitago kanpoan! Dena elurtua dago! Baina kanpora irten baino lehen dirua ateratzea erabaki dugu hemen euroak ez baitute balio eta agian gosea sartuko zaigu bidean (1 euro = 4zł). 500 zł aterako ditugu 124,08€ direla, nahikoa eta soberan gaurko.

Ateratzen garenean nabari da garatzen ari den herrialde bat dela. Bizi kalitate ona daukate, eta ez dago ia langabezirik! Etorkizuna duen herrialdea dela ikusten da!


Ieneko Posnanian

Maitane eta Irati Posnanian















Tren geltokitik atera eta, unibertsitate aldera jo dugu. Azaldu digute bertako unibertsitatea oso zaharra dela, eta hau duen arkitektura historikoan nabari daiteke. Horrez gain esan digute, Polonian ikasleak oso mimatuak dituztela, badakite haiek direla etorkizuna eta Poloniak behar beharrezkoak dituela prestakuntza handiko gazteak, horregatik ez dute ezer ordaintzen unibertsitatea eta izugarrizko laguntzak dituzte eguneroko bizitzan. Barrura sartu gara eta oso giro ona nabari da, instalazioak txukun daude eta jende ugari.

Unibertsitatea atzean utzi eta aurrera goaz, baina bidean gosea sartu zaigu eta hamaiketakoa egitea erabaki dugu pasteleria batean:

Opil normala 1,50zł (0,38€)
Gazta tarta mermeladarekin 2,30zł (0,58€)
Pizza txiki bat 3,20zł (0,80€)
Ura 3,50zł (0,88€)

Parke ugari ikus ditzakegu hirian, denak elurtuak noski, eta parke hauetan orokorrean estatua edo monumentuak egoten dira, gehienetan hiriko edota Poloniako pertsonai garrantzitsuenekin.

Posnaniako Plaza Nagusia

Posnanian

Goihaitz eta Txemo Posnaniako Plazan

Posnanian


Plazara iritsi orduko, mutil bat ikusi dugu larrosa batekin guregana hurbiltzen. Ondoren konturatu gara Weronikaren mutila zela eta gaur San Valentin eguna dela. Asko bizitzen omen dute Polonian kontu hau, postu asko ikusi ditugu bonboiak eta larrosak saltzen.

Weronika eta Andrzej plazan


Ondoren kalean zeuden batzueri gitarra eskatu diote eta abesti bat kantatu digute (neska abeslaria baita) lehengo euskaraz eta ondoren Polonieraz.

Posnanian abesten





12etan puntuan elizaren puntan egurrezko bi ahuntz agertzen dira eta musikarekin batera elkarren artean borrokan hasten dira.

Posnania
    
Ieneko Posnanian







Hau ikusi eta gero neskek, Alicjak lan egiten duen akademiara eraman digute, bertan emakume batek Poloniarra ikasteko klaseak emango baitizkigu. Egia esan nahiko zaila egin zaigu ikastea, baina azkenean geratu gara zenbait zenbaki, janari tipiko eta ohikoenak diren esaldiekin. Horrez gain, bertako pasta tipiko batzuk eman dizkigute dastatzeko.

Orain, korrika tren geltokira goaz zeren 14.30etan ateratzen da gure trena eta lehenago motxilak hartu eta janaria erosi behar dugu. Ahalik eta azkarren egiteko hiriko tranbia hartu dugu Glownyra, 2,80zł (0,70€) balio du eta geltokiaren parean dagoen kioskoan erosi daiteke. Geltokira iritsi eta erosketak egin ditugu bazkaltzeko eta baita afaltzeko ere:

Supermerkatuan

PREZIOAK
Lays patatak 3,99zł (1€)
Mandarinak 5,82zł (1,45€)
Embutido (gazta, urdaiazpiko...) 16,17zł (4,04€)
Platanoak 4,80zł (1,20€)
URA 0,59 (0,14€)

Kebab
Durum 10zł/12zł (2,50€/3€)

KFC
Oilasko hegal frijituak 8,82zł (2,20€)
Patata frijituak 9,03zł (2,26€)
Mini Twisters 3zł (0,75€)
Longer 3,20zł (0,80€)
Soda/Ura 2,99zł (0,75€)


Trenera igotzen gara (14:30etan) nahiko justu eta tren guztia beteta dago, ez dugu aurkitzen lekurik denentzat eta oso nerbioso jartzen gara. Azkenean ikusten dugu 6 pertsonako bagoi batean emakume bat dagoela bakarrik eta keinuen bidez (emakume honek Polakoz eta Errusieraz besterik ez baitu hitz egiten) lortzen dugu emakumea bagoiez aldatzea eta exerlekuak libre uztea. Baina ondoren bigarren arazoa dator, badirudi tren honetan joatea ez dela interrail pasean sartzen eta IC denez suplementoa ordaindu behar dugula. Horrez gain, isun bat ordaindu behar dugu estazioan ez erosteagatik.

Isuna (“trenean ordaintzeko tarifa”) 6zł (1,50€)
Suplemento (bakoitzeko) 3,5zł (0,88€)

Hurrengo geltokia Varsovia da. 17:45ean iristen gara. Heldu orduko ikusten dugu zerbait gertatzera doala tren geltoki barrenean, zeren kamara eta kazetari pila bat daude bertan, jende multzo handi batekin batera. Galdetzera jaitsi gara eta dirudienez, gaurkoan mundun osoan protestak egiten ari dira bortxaketen aurka eta orokorrean emakumeen eskubideen alde. Emakume batekin hitz egin dugu eta esan digute urte osoan  emakume asko izaten direla jazarriak eta horren aurrean 2 BILLION RISING ekintzarekin aurka egingo diogula. Lehenengo antzerki antzeko bat egin dute emakume bat jipoitzen irudikatuz eta ondoren denok elkarrekin FLASHMOB bat egin dugu aurrean zeuden dantzariei jarraituz. Jendea gogotsu zegon, eta antza denez oso gustura geratu dira emaitzekin. Guk nola ez, parte hartu dugu kanpaina honetan.






Ondoren Metropol Hotela bilatzera goaz. Varsoviak gauez izugarrizko hiria ematen du, dimentsio ikaragarriko “raskazieloak” daude, dena argiz beterik, izugarrizko panel publizitarioak ikus ditzakegu eraikinen fatxadetan edota goikaldean. Zientzi eta kulturaren jauregian bihotz bat marrazten dute argiek. Harrigarria da.


Irati eta Maitane Varsovian
Varsovia




Aipatzeko da ere, ez daudela zebra pasabiderik, oinezkoek lurrazpitik egiten baitute ibilbide guztia (guk ez genekigunez erokeria bat egin dugu, baina ez da berriro errepikatuko susto ederra hartu baitugu eta kar kar kar) Azkenean aurkitu dugu hotela, geltokitik oso hurbil, bi gau pasako ditugu hemen.

Check In
Logela + Gosaria (gau/bakoitzeko) 118zł (29,35€)
Total (4ok) 944zł (234,35€)

Berez Landerren etxera joan behar genuen grabatzera baina berandu egin zaigunez berarekin hitz egin dugu kamara gabe geratzeko. Eta hotelean siestatxo bat bota ondoren zerbait afaltzera joaten gara 10 minutura dagoen jatetxe batera. Baina jende gehiegi dago eta esan digute itxaroteko pixka bat. Orduan ondoan dagoen “cafe” moderno batera joan gara, nahiko bitxia da: liburu ugari ditu bertan irakurri ahal izateko eta nabari da bertara jende kultua joaten dela. Zerbait hartzen dugu bertan.

PREZIOAK
Paulaner 11zł (2,75€)
Laranjazko zumua 15zł (3,75€)

Jada badaukagu lekua eta barrenera joango gara afaltzera. Bukatu eta gero hoteleruntz joan gara, Landerri agur esan ondoren. Eta pentsatu dugu hotelaren ondoan zegoen pub batean zerbait hartzea eta bertan geratu gara gerriak mugitzen denboraldi batez, ohera joan aurretik!
Gabon Varsovia! ;) Bihar egun luzea dugu eta.

Varsovia


8. EGUNA -Otsailaren 15a-


Esnatu eta gosari itzela dugu jantokian, denetarik aurki dezakegu bertan: tortilla, hirugiharra, zuku ezberdinak, fruta... Zaila da horrenbeste janari artean zerbait hautatzea. Azkenean, bapo jan ondoren prestatu ta Landerrekin geratzen gara.

Egiten dugun lehenengo gauza: Palac Kultury i Nauki, Kultura eta Zientzaren Palaziora joatea da, Landerrek dioenez, hau da Varsoviako eraikinik garrantzitsuena eta hemendik hasiko dugu ibilbidea, goitikan hiriaren panoramika itzelaz goza dezakegu eta. 

14Zł (3,50€) balio du sarrerak, baina guk ikasle txartela dugunez 10zł (2,50€) ordaindu ditugu.

Palac Kultury i Nauki


Iritsi gara gora, eta hemendik hiri osoa ikus daiteke. Egia esan nahiko nabaritzen da zein den berriki eraikia izan den gunea eta alde zaharra. Gure inguruan izugarrizko “raskazieloak” daude, eta inguruko eraikin guztiak publizitatez josita. Atzo iritsi ginanean, argia besterik ez genuen ikusten txoko guztietan, orain publizitate panelak ikus ditzazkegu non nahi. Pertsonalki, ez du oso polita ematen hiriak, baina beno, ez gaitezen utzi lehen impresioarengandik konbentzitzen. Egia esan, hona gora igotzea gomendagarria da, hiriko eraikin altuena denez ez baitugu hemen baino bista ederragorik aurkituko.


Palac Kultury i Nauki




Eraikinaren azpian, izotz pista bat aurki dezakegu eta bi aldiz pentsatu gabe, bertara goaz! 

16,8Zł (4,20€) ordaindu ditugu guztira, bakoitzak 5,60Zł (1,40€)


eta beno, txikia den arren entretenitzeko aukera ematen du, pena da eztela iñor erori baina merezi izan du kar kar kar. Denborarik ez daukagunez korrika aldatu eta jada hiria bizitatzen hasiko gara.



Izotz Pistan



Izotz Pistan























Nowy Swyat kalean sartzen gara, hau hiriko kale printzipala da eta bertatik hasiko gara paseatzen. Hiriaren arkitektura, oso polita da eta oso zaindua dago. Egia esan ez da harritzekoa etxeak berri berriak egotea, antza denez, berreraikiak izan baitziren gerra ondoren.

Nowy Swyat kalea


Irati eta Maitane Nowy Swyat kalean
































Aurrera jarraitu eta Copernicoren estatua aurrera iristen gara, baina jakin nahi dugu ea ze urtetan jaio zen eta kaleko jendeari galdetzea erabakitzen dugu. Saiakera asko egin ondoren esaten diguten ze urtetan jaio zen, baina asko kostatu zaigu, dirudienez hemengo jendea oso itxia da eta asko ez dira ezta geratu gure galdera zein zen jakiteko. Gazteak irekiagoak dira baina hala ere, zaila da hemen lagunak egitea kar kar kar.



Copernico





















Aurrera jarraituta, eliza bat aurkitzen dugu eta oso kuxkuxeroak garenez, barrena sartzen gara. Eliza txiki eta xumea da, baina bertako dekorazioak asko harritzen gaitu, kolore eta forma ugariz apaindurik dago.

Varsoviako eliza

Baina ez garenez oso elizkoiak, eta batez ere gosea dakagunez, Ander eta Nerearen bila joan eta segituan bazkaltzera abiatuko gara. Gure bi anfitrioi berriekin unibertsitateko atean elkartzen gara, bertan sinadura bilketa bat egiten ari dira larruzko jantzien aurka eta animaliek sufritzen dituzten torturak plazaratzen, honekin gobernuari hau ekidin dezala eskatzen diote. Guk gure atxikimendua helarazi diegu.

Varsoviako Unibertsitatea


Eta orain azkenean, bazkaltzera. Bazkaria oso leku tipikoan egiten dugu Restauracja Zapiecek, hona sartu eta jantzi tradizionalez jantzitako emakumeek egiten digute harrera. Beheko solairura jetsi eta Pierogi gozoak eskatzen ditugu, hau Poloniako jaki tipikoenetako bat da, “rabioli” jaki italiarraren antzekoak eta gauza desberdin asko eduki ditzazkete barnean, guk denetatik pixka bat dastatzeko, nahasketa bat eskatu dugu. Oso onak daude eta ez dirudien arren asko betetzen dute.

PREZIOAK  
Pierogi 3,49zł (0,87€)
2,59zł (0,65€)
2,69zł (0,67€)
Cocacola 5,99zł (1,50€)
Ogia 1,98zł (0,50€)
Pitxerra bat (3l) garagardo 46,99zł (11,75€)

Restauracja Zapiecek


   
Bukatu eta aurrera jarraituko dugu, Lander badoa, baina berriz ikusiko gara 21etan elkarrekin afaltzeko.

Nerea eta Anderrekin bisitarekin jararituz Alde Zaharrera heltzen gara. Iluntzen ari du jada, azkar ibili beharko dugu zeren bestela ez dugu ezer ere ikusiko! Lehenik eta behin gazteluaren plaza ikusiko dugu , bertan, plaza garrantzitsu bat dago eta bertatik Praga auzoa ikus daiteke (auzorik pobreena), baita Eurokoparako eginiko estadioa ere.

Varsovia. Alde Zaharra



Varsovia. Alde Zaharra















Aurrera jarraituko dugu, kaletxo estuetatik. Arkitektura oso polita da, fantasiazko ipun batean egongo bagina bezala da, oso ederra. Hiria berreraikitzerakoan asko zaindu zuten arkitektura eta hau nabari daiteke, izan ere ikusgai dago hiria bonbardeatu baino lehenagoko argazki bat, eta detaile txikiak kenduta berdin berdina da.












         Varsovia











Azkenean plaza zentralera iristen gara, erdian sirenatxo bat dago, hiriaren sinboloa eta Ander eta Nereak honi buruz dauden kondairak kontatzen dizkigute.

Varsovia. Plaza Zentral


Varsovia. Plaza Zentral

Orain hotz handia egiten duenez, zerbait hartzera joango gara auzo berrira, Marie Curieren museoa dagoen lekura, izan ere pertsonai famatu hau Varsoviako auzo honetan jaio zen.

PASIEKA kafetegian hot chocolate hartzen dugu.

CafeLate 10zł (2,50€)
Goraca Czekolada (Txokolate bero) 12zł (3€)











  Pasieka Kafetegia









Bueltatxo bat eman ondoren alde zaharretik, tranbia hartzera joango gara, hotelera joan eta afaldu aurretik deskantxo bat egiteko.

Ikasleentzako ticketa 1,70zł (0,43€)

Hotelera iritsi eta deskantsatu egingo dugu 21ak arte eta ondoren gure anfitrioiekin geratu gara, agurtu eta afari bikaina egiteko. Restauracja Szwejkara joango gara.
Restaurante hau, Chekiar jatorrikoa da, barnekaldea oso ondo dekoraturik dago tradizional erara eta musikoak ditu izugarrizko giroa jartzen dutenak. 9ak dira eta ate aurrean gaude, gaur ere jendez gainezka dago restaurantea baina erreserba egin genuenez, ez dugu itxaron behar.
Aipatzeko da hemen aukera badagoela erretzeko baina bereizita daude bi lekuak: erretzaileak eta ez erretzaileak. Landerrek esan digunez haiek bientzat hartzen dute plater tipiko bat eta guk kasu egin eta 5 hartu ditugu danontzat. Baina ekarri dutenean lehen platera harrituak geratu gara, izugarrizkon janari pilla ekarri digute. Hauetako plater bakoitzak osagai hauek ditu: Mota desberdinetako haragiak (saltxitxa, saiheskia, gibela...) bai egosiak eta baita erreak, arroza, erremolatxa, aza eta patatak. Ezin izan dugu dena bukatu, gehiegi zen guretzat, baina oso gustora geratu gara.

Szwejka jatetxea
PREZIOAK
Plater berezia 29,90zł (7,45€)
CocaCola 5zł (1,25€)
Pitxerra bat Garagardo Tyskie 15zł (3,75€)

Oso giro onean gabiltza denok, konfiantza handia egin baitugu , anfitrioi ezin hobeak izan dira. Afaria ere ezin hobea, ezin kexatu.







Szwejka jatetxean


Orain sobremesa egiten ari gara eta horrez gain lagun berriak ere egin ditugu. Gure ondoan afaltzen zebiltza Poloniar gizon koadrila bat galdezka etorri zaigu ea, zer ari ginen grabatzen, zertarako, nungoak ginen... Eta hizketan egon ondoren kantu kantari aritu gara, egia esan haiek ooooooooso mozkorrak zeuden, horrek bultzatu du giroa berotu eta denok abestera. Lehenengo haiek hasi dira Polonieraz kantatzen eta ondoren guk jarraitu diegu. Kanta ta dantza, berandu egin zaigu eta gogoratu gara bihar goizeko 5etan hotela utzi behar dugula eta iada 1ak direla. Beraz korrika eta presaka hotelera goaz. Gure anfitrioiak agurtu eta ondo jarraitu dezaten desio diegu. Ondo izan eta hurren arte!

PREZIOAK
Plater berezia 29,90zł (7,45€)
CocaCola 5zł (1,25€)
Pitxerra bat Garagardo Tyskie 15zł (3,75€)



                                                 Szwejka jatetxean



Gabon Varsovia!



9. EGUNA -Otsailaren 16a


Madrugon, goizeko 5etan esnatzen gara eta hotelekoek gosaria prestatua digute eramateko. Segidan geltokira joaten gara trena hartzera. Denbora dugunez kafe bero bat hartuko dugu hemen egiten duen hotzari aurre egiteko.

PREZIOAK
Kafelate 9,90zł (2,48€)
Txokolatea 10,50zł (2,62€)
Muffin bat 7,90zł (1,98€)

5ak eta 35ean Krakoviarako trena hartzen dugu. Hemen aurkitzen dugu denentzako lekua eta gauzak utzi eta eroso jarri ondoren lo egingo dugu pixkatxo bat.

Goihaitz, Maitane eta Irati trenean


Trena atzerapenarekin dabil eta 9etan heldu ordez 11etan heltzen gara Krakoviara. Honek gure plan guztiak aldatzen dizkigu zeren orain 2 ordu gutxiago edukiko ditugu Krakovia bisitatzeko. Beraz azkar ibili beharko dugu, geltokian motxilak utzi eta azkar azkar Christianengana joango gara, gure zain dagoen txoferra, Auswitze – Birkenau museora eramateko.

PREZIOAK
Armairua 17zł (4,25€)
Furgoneta alkilatzea: 400zł (100€)

12etarako Auschwitzean gaude, eta gure gidaria nahiko urduri dago denbora asko egon baita guri itxaroten. Gidariak, gazteleraz azalduko digu Auswitzen gertatutako sarraskia. Esan digu berez 5 ordu izan ohi dela bisita, baina 3 ordutara ahal duela murriztu, oinarrizko informazioa soilik emanez. Guk nahiago dugu motzena, horrela denbora gehiago izango dugu Krakovia bisitatzeko.

Harrigarria da denbora pasatzen den einean, gida honek kontatzen dizkigun historio latzak. Benetan gizakiaren aurkako eraso bortitza izan zen Auswitzekoa eta tamalez gaur egun ere aurrera darrai. Bistaratzen ari garena, munduko kontzentrazio esparrurik handiena da, baina esan digutenez hemen lana ere egiten zuten; haiek eraiki baitzuten barruan zeuden eraikin eta harresi guztiak. Eraikinen barnean erahilak izan ziren pertsonen pertenentziak, zapatak, ilea.... aurki dezakegu. Baita haiei buruzko istorioak ere. Oso latza da barrenean ikus dezakeguna. Eta bertako historiak negar egiteko gogoa ematen dute, baina egia esan oso zaila da idatziz azaltzea ikusi genuena, lehenengo pertsonan bizi behar da esperientzia, benetan guk ikusitakoa kontatu ahal izateko.

PREZIOAK
10 personentzako gidaria 250zł (62,5€)


Auschwitz

Auschwitz

Auschwitz





Auschwitz 









Bisita bukatuta Christianek berriro Krakoviara eramaten gaitu. 16:30ak dira jada eta gose gara. Gazteluaren ondoan uzten gaitu eta alboan dagoen Pod Wawelem restaurantera joateko gomendioa egiten digu.

Oooso leku txukuna da eta 16.30ak izan arren jendez gainezka dago, izan ere, Polonian ez dago jateko ordu zehatzik jendea lana bukatzen duenean joaten da bazkaltzera eta horren ondorioz beti gainezka daude.

Sartu eta oso leku bitxia iruditu zaigu, eta lekurik ez dagonez gela pribatu batean jarri digute , famatuak izango bagina bezala jajaja. Apainketa oso landua dauka, jendea pisatzeko baskula bat, tradizionalez jantzitako langileak, komunak ere antzinako kutsua dute.... Oso tradizionala ematen du.

PREZIOAK
Rosołek z makaronem (fideo zopa) 6,00 zł (1,50€)
Beef argentinarra 41,90zł (10,48€)
Oilaskoa patatak, entsaladarekin 19,90zł (4,98€)
Eskalopea 19,90zł (4,98€)
Cocacola, ura, birra 5zł (1,25€)
Kafe, te 6zł (1,50€)






















Pod Wawelem Restaurant


Izugarrizko bazkaria eduki dugu, eta elkarrizketa oso interesgarri baten ondoren erabaki dugu hiria bisitatu beharra daukagula, 18ak dira eta oraindik ez dugu Krakovia ikusi. Prestatu eta korrika bagoaz.
Lehenik eta behin gaztelua ikustera joan gara baina, arazo batekin aurkitu gara: katedrala eta gaztelua babesten dituen harresia itxita dago, beraz ikusi gabe geratu gara. Hurrengo baterako badakigu ilundu bezain pronto itxi egiten dutela.


Beraz aurrera jarraitu dugu alde zaharreruntz, egia esan Krakovia gauez ikusteak xarma ikaragarria du, oso polita da, arkitektura ederra dauka. Nabari da hau zela erdi aroan monarkiaren bizileku eta urteetan zehar ez duela aldaketa handirik pairatu, antzinako arkitektura mantentzen baita. Shopping pixka bat egin dugu bertatik: postal batzuk, vodka botilatxo batzuk (Nereak esan zigunez zapore desberdinetako Vodkak daude eta lagunei eramateko egokiak dira)... Turistentzat prestatuak dauden mila dendetatik pasa gara ala ere betiko legez, gehienetan ez dugu ezer erosi. Eta azkenean plaza zentralera iritsi gara, oso ederra da, eraikin ugariz betea. Erdi erdian “Cloth Hall” izeneko eraikina dago eta beheko solairuan merkatu bat irekitzen da souvenirrekin baina hauetako ia guztiak eskuz eginak izaten dira. Oso gauza politak aurki ditzazkegu bertan egurrezko kutxatxoak, ambarrez eginiko belarritakoak, panpintxoak.....benetan merezi du hau ikusteak.

PREZIOAK
Postalak 4zł (1€)

Ondoren kaleetatik paseatzea erabaki dugu, eta halako batean txokolategi bat ikusi dugu. Bi solairu ditu, eta bietan txokolatea nola egiten duten ikus daiteke, fabrika txiki baten antzekoa da. Horrez gain, denda ere badauka eta zerbait hartzeko eserlekuak. Tipoa oso jatorra da, badaki pixka bat italianoz eta ondo ulertu gara berarekin. Txokolate bat hartu dugu eta mmmmmmmmmmm izugarria! Txikia izan arren, benetan merezi du dastatzeak, ez da batere likidoa baina bikaina dago.

PREZIOAK
Txokolate likidoa 10zł (2,50€)
























Krakovia


Orain katedrala ikusi (puntuan bi aker ateratzen omen dira, Poznanen antzera) eta tren alderuntz goaz. Bidean geratuko gara dendatxo batean afaltzeko janaria erostera.

PREZIOAK
Ogi barra txikia 1,50zł (0,38€)
Ura 2,20zł (0,55€)
Patatak 2,90zł+1,50zł (0,73€+0,38€)

Aurrera goazela erdi aroko bastioi bat ikusten dugu, defentsarako erabiltzen zena eta horren ondoan teatro nazionala. Iada iritsi gara tren geltokira eta kanpoan izotz pista bat dago, begira geratzen gara, kriston giroa dago, jende pila bat eta musikaz girotua. Ikusten geratzen gara pixka bat denbora eginez eta bagoaz!





Geltokian birra bat hartzen dugu, andena bilatzen dugu, motxilak hartu ta trenera han gaua pasatuko dugu ta.

PREZIOAK
Gaueko trenaren erreserba 17,40€ couchette per pertson

22.11an trenean gaude. Nahiko ondo dago, gainera 6 oheko logela da eta 4 gara, beraz lasai egingo dugu lo. Ez dugu inoiz horrelako tren batean lo egin bidai osoan, eta uste genuena baino hobeto dago, gauez egiten duzu bidaia eta esnatzen zarenerako jada iritsi zara. Bihar beste baten txanda izango da! Gabon Polonia! Budapest itxaroten gaitu eta!








No hay comentarios:

Publicar un comentario