lunes, 22 de abril de 2013

Txapela Buruan 2


4. EGUNA -Otsailaren 11a

Trenean gindoazen eta Ienekoren txanda iritsia da. Lehenengo geldialdia Osnabrück da. 10ak aldera iristen gara eta ordurako gose garenez, Ienekok kafetxoa hartzera eramaten gaitu. Kafe express, 20 minutu baititugu.

PREZIOAK
Kafea  2,90€
Laranjazko zukua 3€

Bremenerako bidean bista itzelak aurkitzen ditugu. Egunsentia. 

Egunsentia trenetik

Ienekok esan digu Bremenen ipuin batean bezala sentituko garela.
11:15etan heltzen gara, eta argazki bat egin dugu!

Bremeneko Geltokia

Hasieran trenetik atera eta  ibai izoztua zeharkatu eta gero hiri normala zirudien.

                                                                            Bremen

 Bremen

Bremen

Pasiatzen gaudela, Iratik eskale baten akordeoia jotzen duen bitartean, besteok postalak erosi ditugu.

PREZIOA
4 Postal 3,90€


Hamar minutu ibili eta gero Bremeneko plazara iristsi gara, eta hemen bai sentitzen dugula ipuin baten barruan gaudela! 

Bremeneko Plaza


                                                                       Bremeneko Plaza



                                            Bremeneko Plaza

Momentua aprobetxatzen Ienekok Bremeneko musikarien ipuina kontatu digu, eta jarraian beraien omenenan egindako momumentua ikusi eta ukituz desio bat eskatzen dugu.  




Bremen




Plaza ikusi eta gero bazkaltzeko ordua da eta Gasthof zum Kaiser Friedrich jatetxera hurbildu gara. Jatetxea ederra da, argazkiz josita! Janaria bikaina! eta salda... zer esanik bez!


Gasthof zum Kaiser Friedrich Jatetxea





PREZIOAK
Menu (Salda+Saltxitxak+patatak...) 9€
Sopa 3,90€
Garagardo 30cl 2,20€

Bremen amaituko zela zirudienean, Ienekok Ostertorstrasse kalera eraman gaitu. Kale ederra, historiaz betea. Bere garaian kale garrantzitsuena zen eta tailerrez josita zegoen. Gaur egun ere gelditzen dira batzuk, eta guk hurbiletik ikusteko aukera izan dugu. Gozokiendenda estae baterako.

Bremen


Bremen

                                                                             Bremen

Txiri-txiri geltokira goaz Berlinerako trena hartzera. Baina bidetik hau aurkitu  dugu!






Geltokira ailegatzen gaudelarik, gosetuta gaude berriz ere… bai arraroa. Geltokian bertan merienda hartzea erabaki dugu.

PREZIOAK
Kafe bat 1,69€
Laranjazko zukua 2,99€
Pasteltxo bat 2,79€
Ogia  1,89€

17:14 etan, trena hartzen dugu. Berlingo tren geltokia pasada bat da! Bi soilairuko eraikin modernoa eta oso handia, dendaz beteta eta denetarikoak... Hainbeste aukera dagoenez hurrengo trenentzako erreserbak hartzen ditugu eta erosketa batzuk egiteko ere aprobetxatzen dugu.
Tren geltokian bertan S-Bahn bat hartzen dugu “Alexanderplatzera doana”. Hortxe hostala baitago. Hiruzpalau parada pasatu ondoren buelta eman behar dugula konturatzen gara! Kontrako norantzan goaz!! Motxilekin, erosketekin... Kriston espektakulua montatzen dugu! Nola ez!
Azkenean Alexanderplatzen gaude. Hostela bilatzeko ordua da. Nahiko berandu da eta nekaturik gaude. Buelta pare bat eman ondoren, ONE80º hostela aurkitzen dugu eta berehala check in egiten dugu hiru gauetarako.

PREZIOAK
Gau bakoitza, per pertson (gosari gabe) 14€
Laurok: TOTAL 168€

Aipatu beharra dago, sekulako Hostela dela. Berria, modernoa eta oso erosoa. Gazte asko dago, eta horregatik hasieran diskoteka bat zela pentsatzen dugu!

Gomendagarria, benetan!

Akatuta, erositako janaria afaltzen dugu denok elkarrekin, eta segituan ohera!




5-EGUNA -Otsailaren 12a

Esnatu eta arropa garbitzeko ordua dela erabaki dugu. Beheko solairuan aurkitzen dugu garbigailua! Norbaiti arropa zikinaren poltsa jaistea ahaztu zaio... (Goihaitz)


10€ ordaintzen dugu= 2,50€ garbiketa eta 2,50€ lehortzea. Bi garbigailu jartzeagatik x2  


Hostelean gosaldu dugu.

PREZIOAK
4,50€ por pertson: kafea edo tea, tostadak, fruta, jogurta, zerealak, pernila...

ONE80º Hostel

Eguna aurrera doa eta Ienekok gauza asko ditu prestatuta, dena ikusi ahal izateko bizikleta batzuk alokatu ditugu. Hori bai ideia ona!

Bizikleten alokairua per pertson: 12€

200€ fidantzalez jarri behar dugu errekuperatzeko ilusioarekin. (Baita errekuperatu ere!)

Berlin
Gauza asko ikusi ditugu: katedrala, elizak, udaletxea, Bradenburgoko atea eta beste hainbat leku gehiago.

Berlin

Berlin




                                                       Bradenburgoko atea




 Bradenburgoko atea



 Bradenburgoko atea

Bizikletekin han hemenka ibili eta gero gosea daukagu berriro ere. Hostelera abiatzen gara, Ienekok bizikleta apurtuta zeukalarik…(zelako abentura).

Bazkaria hostelean bertan hartzen dugu.


PREZIOAK
Pizza Salami 6,50€
Lasaña 6,80€
1 Txili burger 6,50€
1 Berliner 2,50€

Ienekok arratsaldeko plana azaltzen digu: lehenik eta behin Berlingo Euskal Etxearen zuzendariarekin, Ainhoarekin geratuko gara. Ondoren Markelekin, Kutxabank bekaduna.

Bazkaria amaitu bezain laister HBF Geltokira abiatzen gara, S-Bahna hartu eta Friedrichstr-era goaz. Gero S-Bahn Wanseerako bidea hartu eta Juluis-Brücke geltokian jaisten gara. Bertan Ainhoa eta bere seme-alabak zain ditugu.

Bost pertsonentzako metro bono bat: 15,50€

Ainhoa eta bere seme-alabarekin Schöneberg auzoa bisitatzen dugu: Marlene Dietrich-en etxea ikusi eta handik hurbil dagoen antzinako gas plataforma haundi bat ikusten dugu.
Ondoren kafetxo bat hartu dugu Tuffstein kafetegian. 

Berlinen Ainhoarekin, Adeirekin eta Ailinekin. 

Denbora gehiago haiekin geratzeko gogoa daukagu baina Markel gure zain daukagu Moritzplatzen.
Hara goaz. Bueltatxo txiki bat eman eta gero Max und Moritz jatetxe ospetsura goazafaltzera. Jatetxe berezi eta polita, etxeko garagardoa daukate eta janari ezinhobea.

PREZIOAK
Plater 1. Wiener aragia Schnitzel 15,50€

1 filete con mantequilla de hierbas 15,50€

filete con salsa de vino tinto 15,50€

Garagardo 0,3 2,30€

Markelek, afarian istorio asko kontatu dizkigu, tipo jatorra benetan! Ondoren, Roses pubera joan gara garagardo batzuk hartzera.

PREZIOAK garagardo bakoitza 2,5


Denok ohera!



6.EGUNA -Otsailaren 13a





Esnatu bezain laster, gosaldu egin dugu hostelean



Prezioa : 4.5 €





Gure gaurko anfitrioia, Eneko, goiz heldu da hostelera eta guztiok  prest ez gaudenez, kafe bat hartzera gonbidatzen dugu (4,50€).
Enekok Berlin erakusteko irrikan dator eta segituan martxan jartzen gara.

                                                            Berlinen Enekorekin

Lehenengo Alexanderplatzen dagoen telebista dorrera igo gara. Hemendik Berlin osoa ikusten da! Etabizikletarekin egindako ibilbide osoa argi eta garbi ikusten da!




Sarrera bakoitza 12 €.

Fernsehturm.Telebistako Dorrea. Berlin

Seguituan Enekoksoinu teknikari lanetan dabilen hotelera goaz.  Sartzean, izugarrizko arrainontzia ikusi dugu. Barrutik igogailua eta guzti zeukan!



















Gauza nahikotxo ikusi ditugu. Gehien harritu gaituena Bigarren Mundu Gerrako ondorioak eraikinetan izan da.










                                                                              Berlin





                                                                                       

Juduen sinagoga, harrigarria!


Berlin

Eta ia ia konturatu barik Tachelessera iristsi gara. Tacheless, etxe okupa bat zen eta duela urte bi itxi egin zuten, baina justo guk iritsi garen egunean urteurrena ospatzen ari dira, eta ondoko parkean, kriston giroa dago! 
Garagardo batzuk hartzen ditugu 10€. Eta soberakinak asanbladarentzako.






Tacheles. Berlin

Hain gustura egon gara Tachelessen, zein oso berandu egin zaigu bazkaltzeko, horregatik, hurbil dagoen Oranium jatetxean bazkaltzen dugu.

Bazkaria Oranium jatetxean.
Omelette 8,70€
Zucchini 10,50€
Spageti bolognesa 7,90€
Steak 10,90€
Cocacola 3,60€
Capuccino 2,50€
Espresso Macchiato 2,40€

Kafea edan eta gero East Side Galleryrako S-Bahna hartzen dugu Berlingo Harresia bisitatzeko. Ez dago hitzik bizi garena deskribatzeko. Harresi horrek bi mundu banatu zituela eta puntu batetik bestera pasatzearen zigorra heriotza zela jakiteak... Gainera Harresi zati honetan munduko hainbat artistaren pinturak ikus daitezke. Hunkigarria benetan!





Berlineko Harresia

Kreuzburg auzora abiatu gara. Han Enekoren lana ikusiko dugu: Mano kafetegian. Kafetegi honetan, antzerki “karta” bat dago, hau da, bezeroek nahi duten obratxoa eskatu dezakete. Obra laburrak dira, eta oso merkeak (1,5€ per pertson). Noizbait Berlinera bazoazte, bisitatu beharreko taberna da!
Hau dena gutxi balitz, Markel gure zain zegoen !

Mano Cafe. Berlin

Oso berandu egin zaigu, U-Bahna hartu eta hostelera! Hurrengo egunean bidaiatzea tokatzen zaigu eta.

Gabon Berlin!






No hay comentarios:

Publicar un comentario