1. EGUNA -Otsailaren 8a
Hiru ordu lo egin ostean, furgoneta hartu eta Irunetik Hendaiarantz abiatzen gara… gure trena 5:36an irtetekoa da! Ezin dugu sinetsi gure bidaia hastear dagoela.
PREZIOAK
Interrail Txartela 15 egun: 307€
307€ X 4 = 1228€
307€ X 4 = 1228€
8:12an
heltzen gara Bordeaux-era, 3 orduko bidaia egin ondoren. Bazen
gosaltzeko garaia, eta geltokian bertan “Paul Pavillon Cafe”
aurkitu eta bertara joaten gara.
PREZIOAK
“Grand
café Creme” bat 3€
Muffiin
bat 3€
Croissant
bat 3,7€
Energia
berritu ostean, ordu erdi eskas daukagu Bordeaux ikusteko. Zer egin?
Ibaia ikustera, zentrora hurbildu? Ez dakigu non dagoen ibaia eta ez
daukagu katedrala ikusten joateko astirik…zelako kaosa! Han ibili
gara aurrera eta atzera ikusteko zerbait ikusi nahian, baina Bordeaux
ez da txikia, eta konturatu gabe pasatu zaigu ordu erdia. Geltokira
bueltatu eta Limoges-erako trena 10 minutuko atzerapenarekin
zetorrenez, andenean deskantsatzen jarri gara horrenbeste buelta eman
ondoren.
9:36an
trena hartu eta…han goaz hurrengo geltokirantz!
12:20an
Limoges-era heldu eta oraingoan bai, turisteo pixka bat egiten dugu!
Ibaia jarraituz katedralera heldu eta gure Polaroid kamerarekin
argazki bat egiten dugu, jada bidaian gineneko lehen argazkia...Baina
tamalez oso txarto atera da argazkia! Hau kasualitatea!
![]() |
Limogeseko katedrala |
Katedralaren
ondoan zegoen bazkaltzeko aukeratutako tokia, “Creperie Cathedrale”
jatetxea.
PREZIOAK
Crêpe
Cabri bat entsaladarekin 7,5€
Crêpe
Poulette entsaladarekin 9,5€
Crêpe
Trois Fromages 8,9€
Bazkaldu
eta
geltokira bueltatzen gara bidean gelditu gabe, Pariserako trena
garaiz hartzeko. Bai, bai, Paris! Ze ondo!
17:18an
heldu eta gure lehenengo anfitrioia, Julene, bertan dago gure zain.
Notre Dame-ra joateko RER izeneko trena hartzen dugu berehala.
Julenerekin Notre-Damen
Zer
egin berotan pentsatzeko, Paris kafetegira joan gara, Notre Dame
parean bertan.
PREZIOAK
Kafe
bat 3,5€
Txokolate
bat 3,5€
Garestia
da kafea hemen!
Eiffel
dorrera joatea erabakitzen dugu berehala, RER trenarekin.
Bertara
heltzean, gure bigarren anfitrioiarekin elkartzen gara, Iñarekin.
Dorrera ez igotzea erabakitzen dugu, eguraldiagatik eta denbora
askori ez dugulako.
Julenerekin eta Iñarrekin Dorre Eiffelean
Oraindik
ere itsasontzitxoa hartzen saiatzen gara, baina alferrik: Sena urez
gaindi dago. Dorrearen azpian Karroussel bat dago haurrentzat, eta
zer egin jakin gabe gaudenez…jajaja. Iratiri kriston ilusioa egin
zaio, hori bai!
Karroussel
3€
Goihaitz eta Maitane Karrouselean Iñar eta Julene Karrouselean
Juleneri
agur esan eta Iñarrekin beste RER bat hartzen dugu Sacré Cœur
ikusteko, hori bai ikusiko dugula! Maitaneren toki gustukoena da.
Funikularrez igotzen gara, zelako bistak…izugarria izan da.
Goihaitz eta Maitane: Sacre-Cour
Afaltzeko
ordua denez, “La Bohème Cabaret” jatetxera joaten gara.
Menu
bat (entrecot, entsalada, patatak) 11€
Omelette
bat 9,5€
CocaCola
bat 3,9€
Pitxerra
bat (50cl) garagardo 8€
Pitxerra
bat (25cl) garagardo 4,8€
Crepe
chocolat 5,6€
Iñarrek
pianoa jotzen du, eta zelan jotzen duen…Artista! Jatetxeko
pianoaren aurrean jarri eta hainbat doinu jo dizkigu: Amelie
pelikularen soinu banda, Mikel Laboaren hainbat, Lau teilatu...
Zelako emozioa! Negar malkoak ere atera zaizkigu! Bat-batean Iñarren
zale amorratuak bihurtzen gara!
Madame
Cabaret itxi behar du, etxera joateko ordua heltzen zaigu. Taxi pare
bat ikusi dugu jatetxe kanpoan hostalera joateko. Baina lehenik eta
behin itxaron behar izan dugu taxilariak afaria amaitu arte! On egin
gizona!
Check
In → Vintage Hostala
PREZIOAK
Pertsona/gaua
(gosari gabe) 27,75€
TOTAL:
118,8€
Gauzak
utzi, dutxatu eta…gabon Paris!
2. EGUNA -Otsailaren 9a
Hurrengo
egunean, goiz esnatu eta 06:30etan geltokira abiatzen gara hurrengo
trena hartzeko. Oraindik ez daukagu erreserbarik, eta geltokian
Amsterdamerako Thalys trena beteta dagoela eta Bruselasen eskala egin
beharko dugula esaten digute. Erreserba egiten dugu, beraz 30€
bakoitzeko. Ordu erdi daukagunez, gosaltzera joaten gara geltokian
bertan.
PREZIOAK
Kafe
bat 2,9€
Napolitana
bat 3,1€
8etan
trena hartu eta 09:23an heltzen gara Bruselasera. Baina…bidaia guk
uste baino luzeagoa izango da azkenean: Bruselasetik Amsterdamerako
trena kendu zuten eta bi aukera dauzkagu:
- Nahikotxo Nahikotxo ordaindu eta 12ak arte itxaron. 10ak dira eta denbora daukagunez Bruselas ikus dezakegu. Amsterdamen ordu bietan helduko ginateke.
- Orduantxe bertan korrika 3 tren hartzea: Bruselas-Antwerpen-Roosendal-Amsterdam. InterRail pasearekin doanik da eta ordu 2etan helduko ginateke ere bai.
Denon
artean eztabaidatu eta bigarren aukera egokiena dela adosten dugu.
Andenera korrika joan eta juxtuan hartzen dugu Antwerpen-erako trena.
11ak
bueltan Antwerpenera heldu eta geltokiarekin liluratuta geratzen
gara, ze polita! Gose gara eta hamaiketako erostea erabakitzen dugu:
ogia eta edaria. Eta ogi barruan jartzekoa? Ba Maitanek ekarri zuen
Euskal Herritik, eskerrak! Urdaiazpikoa, txorizoa…topera!
Panos
Rail
PREZIOAK
Barra
txiki bat 0,65€
Integral
txiki bat 0,75€
Ura 1,50€
Jarraian
trena hartu eta bertan jaten dugu hamaiketakoa. Pikarekin hitz egiten
jarri gara eta konturatu gabe 12ak eman eta Roosendal-en gaude. 15
minutura hurrengo trena hartzen dugu. Hala gaudela poz baino pozago,
alboan daukagun emakume atsegin batek lehenengo klasean gaudela
esaten digu, baina “a hacerse el sueco” eta aire! Bistetaz gozatu
nahi dugu eta.
Amsterdamera
heldu bezain laster, hurrengo eguneko trenaren erreserba egiten dugu
(Amsterdam-Osnabrück,
4€/pers.).
Aitorrekin
geratzen gara gero, gure anfitrioiarekin. Duela hilabete gutxi
neskarekin Amsterdamera etorri da etorkizun on baten bila. Neskak
beka bat dauka eta arte-galeria batean egiten du lan. Berak
otsailaren hasieran lan bat lortu du Software ingenieritza lan postu
batean. Danon artean buelta bat ematea erabakitzen dugu baina
lehenengo…BAZKALTZERA MESEDEZ!
“Café de Barones” taberna txuku bat aurkitzen dugu. Zerbitzaria
oso jatorra da eta sandwich batzuk eta pikatzeko hainbat pintxotxu
prestatzen dizkigu. Aitorrek komentatzen digu horrelako zerbitzaririk
ez dugula gehiago aurkituko Amsterdamen, jendea oso itxia delako.
PREZIOAK
Sandwich 3€
Bokata 3€
Basu
bat garagardo 2,2€
CocaCola 2,1€
Tripa
beteta paseatzera joateko prest gaude, eta Bloom Market (loreen
merkatua) ikustera joaten gara . Motxilarekin gabiltzanez, hostalera
tranbiaz joatea erabakitzen dugu. Agur eta hurrengora arte Aitor!
PREZIOAK
Odu
bateko ticketa 2,80€
Gure
hostala, InnerHostal, Museumplein-etik oso hurbil dago. Bi gau egingo ditugu
bertan.
Museumplein
PREZIOAK
Gau/pertsona+Gosaria 21,75€
TOTAL 174€
Pixka
bat deskantsatu eta 21etan Haritzekin, gure beste anfitrioiarekin,
geratzen gara. Bere etxera eramaten gaitu afaltzera. Ezetz asmatu zer
egin digun? PATATA TORTILLA!
Eta ze ona! Nabaritzen da Haritzen lana: sukaldaria. Guk ere pare bat
botila ardo oparitu dizkiogu (10€).
Afariaz
gozatzen dugun bitartean kontu askotaz hitz egiten dugu. Haritzek
nola hona etortzeko erabakia hartu zuen. Nola bizitza kalitatea
Amsterdamen ona dela, baina garestiagoa, bere lana, Herbeeretako eta
Euskal Herriko dauden aldeak... Oso solasaldia atsegina!
Hain
gustora gaudenez tranbiaren ordutegia pasatzen zaigu eta taxiz joaten
gara hostalera (18€).
Gabon
Amsterdam.
3.EGUNA -Otsailaren 10a
Egun
on! Esnatu, golsadu eta Centraal-era (geltokira) joaten gara
Waterland-erako autobusa hartzeko.
Centraal-erako
tranbia:
Odu
bateko ticketa 2,80€
Waterlanderako
autobusa:
Egun
bateko ticketa 10€
(Waterlandeko
herri guztiak bisitatzeko balio du: Volendam, Edam, Marken,
Monnickendam...)
Gure
lehenengo geralekua…Edam. Ze polita bere kanal eta etxetxoekin, eta
ze lasaia!
Edam
Edam
Edam
Hortik
Volendam-era. Han paseatu, bistekin gozatu eta postal batzuk erosten
ditugu etxekoentzat.
PREZIOAK
Postalak 5€
Volendam
Bazkaltzeko
“D'OuweHelling Bistro” jatetxea zeukan pentsatuta Maitanek. Bertan
bazkaldtzen dugu kriston bistekin.
"D´OuweHelling Bistro". Volendam
"D´OuweHelling Bistro". Volendam
"D´OuweHelling Bistro". Volendam
PREZIOAK
Panini
Clubsandwich (entsalada eta patatekin) 7,50€
Plater
tipiko bat (arenke) 8,25€
Heineken
2,30€
Omelette
(gazta eta urdaiazpiko) 7€
Tripa
beteta paseotxu bat ematen dugu Volandemetik. Emakume batek bere
etxea erakusten digu. Berak komentatzen digu Volendamen ohituta
daudela turisteekin harremana eukitzea.
Amsterdamekin
konparatuta hemengo jendea zabalagoa da, eta atsegina! Herri batean
bezala.
Ieneko Volendamen
Goihaitz eta Irati Volendamen
Trineo
bat uzten digute eta lelokeriak egiten hasten gara.
Erlojua
ikusi eta gero Amsterdamerantz abiatzen gara, gure anfitrioiak zain
ditugu eta!
Victoria
Hotelean kafetxo bat hartzen dugu haiei itxaroten gauden bitartean.
Relax momentua izan da guztiontzat.
PREZIOAK
Kaputxino 2,80€
Hot
chocolate 3,10€
Iñaki,
Jaione, Ana eta Ane gure zain daude, eta haiengana joaten gara.
Paseo
bat ematen dugu denok batera: kanalak, auzo gorria, dendak. Horien
artean batek atentzioa
eman digu, eta nola ezetz, argazki bat egin beharko genuen!
www.condomerie.com
… gero
cocacola bat hartzen dugu Coffee Shop batean. Ezin dugu birra bat
hartu Coffee Shop guztietan alkohola saltea debekatuta dagoelako.
Coffee shopean
jatetxean afaltzekoak ginen eta gurekin afaltzera
gonbidatu ditugu gure anfitrioiak ere (hantxe baikeneukan Haritz,
sukaldean bertan). Flipatu egin dugu Haritzek prestatutako
guztiarekin… ze ona!!!!Eskerrik asko Haritz!
Iñaki Coffee shopean
Ieneko eta Jaione Coffee shopean
Ane Coffee shopean
Ane eta Jaione Coffee shopean
Afaldu
ondoren trago batzuk hartzera goaz. Gau polita izan da, danok batera
abesten...
Oso gustora gaude eta iaia ordu bata da! Ene, korrikan taxi handi bat
hartu eta hostalera joaten gara, hurrengo egunean 5:30etan altxatu
beharra daukagu eta!
TAXI 18€
Gabon
Amsterdam, tripa beteta eta oso gustora goaz ohera!
4. EGUNA
-Otsailaren 11a
Egun
on berriz ere!
Gosari
express bat hartu eta korrika joan behar dugu Centraalera! Berandu da
jada, eta trenek ez dute itxaroten, hori ondo ikasi dugu jaja.
Tranbia
per pertson 2,8€
7ak
laurden gutxitan heltzen garageltokira, kafe batzuk erosi eta
segituan andenera joaten gara.
Bremenerako
trena etorri eta bagoaz! (Gogoratu, erreserba per pertson: 4€).
Bazen
Maitanek deskantsua hartzeko garaia, bere lana amaitua du jada. Hori
bai, zelako gustua hartu dio gidari txapelari! Ieneko da hurrengo
gidaria, eta orain berak eraman beharko du gidari txapela.
Ze politxe geratu dazkun bloga! Ta zelako barriek bidixoakaz jajajaja
ResponderEliminarBenetan be Parisen pase ez dakunik...Sena gainezka eta gendarmiek bueltaka, Eiffel dorrie ezin igo haiziegaitzik...zikeran batzuk pozik ibili ziren Carrousselan ai Irati...
Portxierto, Antwerpeneko trenan jan genun txorizo panplona eta mortadelie be aipatu biher dire, eskerrak Eroskira bisitatxue ein naban Gasteizen :P
Aupa Maitane Trapu zahar guztiek atara!
ResponderEliminarjaaaaaaaaajajajajajajajaja etzazun holan deitzu jan zendunien ba!txorizitoooo
ResponderEliminar